Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Titulazinoak : Hizkuntz eskakizuna

Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan hiritar guztiei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuek, besteak beste, hizkuntza-eskakizuna dute esleituta.



Zer da hizkuntza-eskakizuna? Lanpostu jakin bateko zereginak euskaraz betetzeko behar den hizkuntza-gaitasuna.

Lau hizkuntza-eskakizun daude eta, horietako bakoitzerako, zehaztuta daude edukiak eta ezagutza eta trebetasun mailak:

  • hizkuntza-eskakizuna (HE1)


  • hizkuntza-eskakizuna (HE2)


  • hizkuntza-eskakizuna (HE3)


  • hizkuntza-eskakizuna (HE4)


Horietaz gain, beste 4. hizkuntza-eskakizun bat ere badago: teknikari gaitua (TG). Eskakizun hori euskara lan-tresna duten lanpostuei jartzen zaie (Normalkuntzako teknikariak, itzultzaileak...).


Hizkuntza-eskakizuna izan daiteke derrigorrezkoa ala ez:

  • Derrigorrezkoa bada, data bat izango du. Horrek esan nahi du data horretatik aurrera, lanpostua betetzeko eta bertan jarduteko nahitaezkoa izango dela eskakizuna egiaztatuta izatea.


  • Derrigorrezkoa ez bada, hautaketa prozesuan euskara baloratu baino ezingo da egin.



Deialdi gehienetan, plaza batzuek derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izango dute (lanpostua lortzeko euskara-maila jakin bat egiaztatu behar da) eta beste batzuek ez (euskara deialdian zehazten den bezala baloratuko da, baina ez da beharrezkoa hizkuntza jakitea).

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Euskera
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz