Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Enplegu publikoa : Gomendioak

Oso garrantzitsua da deialdiaren oinarriak arretaz irakurtzea eta dagokion administrazioari (udalari, foru aldundiari...) ditugun zalantza guztiak galdetzea.


Kontuan izan oposizioak luzeak izaten direla (zenbait hilabete normalean). Gai-zerrenda ere zabala izaten da eta azterketak prestatzeak esfortzu handia eskatzen du. Gainera, izangaien kopurua eskaintzen diren plazena baino askoz handiagoa izaten da normalean. Badira oposizioak prestatzeko zentro espezializatuak, baina batzuek nahiago izaten dute taldeak osatzea probak prestatzeko.


Guztiz garrantzitsua da, halaber, deialdiaren oinarrietan ezartzen diren epeak errespetatzea (eskabideak eta agiriak aurkezteko, erreklamazioak egiteko...), horiek ez betetzeak ondorio larriak izan baititzake.

Azterketa egunean, denboraz ibili, azken orduko ezustekoak saihesteko: auto-ilarak, aparkatzeko lekurik ez aurkitzea... Kontuan izan probara berandu iritziz gero, agian ezin izango duzula egin.


Azterketa batera goazenean identifikazio-agiri bat eraman behar dugu. Normalean hauek onartzen dira: NAN, pasaportea edo gidabaimena.

Adi egon behar da prozesuan zehar egiten diren argitalpenei (onartuen zerrendak, proben emaitzak, agirien aurkezpena...) izan ere, normalean argitalpen bakoitzaren ostean erreklamazio-epe bat egoten da.

Ondoren dagoen esteka honetan Bizkaiko Foru Aldundiko Aukeraketa eta Trebakuntza Zerbitzuak argitaratzen dituen berriak dituzu ikusgai, eta gainera zure posta elektronikoan jasotzeko aukera izango duzu, izena emanez gero.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz