Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Unibertsitatean ikasi : Praktikak

Unibertsitatean praktikak egiteak lan mundura hurreratzea esan nahi dau. Baina benetan praktikak aprobetxatzeko ondo aukeratu behar dira. Oso garrantzitsua da espedientea betetzea baino zeozer gehiago izatea eta horretarako garrantzitsuena, norbere jarrera da.

Zure karrerak aukera anitz emongo deutsuz, baina zu izan behar zara aukera horreen artean erabaki bat hartu behar dauana. Pentsa eizu zure norabidea zein izatea nahi dozun. Eskatu orientazinoa behar izanez gero, baina ez itzi besteok zure bidetik aldendu zaitezan. Halanda be, izan kontuan emondako gomendioak eta ez eizuz ateak itxi.

Praktikak egiteko benetako gogoak badaukazuz, zoaz zu zeu nahi dozun lekura. Aurkeztu ezazu zure burua praktikak egiteko eta unibertsitatearekin akordio batera heltzen saiatu. Nondik hasi ez badakizu, unibertsitatean ere praktikak kudeatzeko zerbitzua daukie.

Azken aholku bat: praktikak zure bizitzako lana ez badira ere, saia zaitez probetxu handiena ataratzen. Hurbildu zaitez gehien irakatsi ahal deutsun pertsonengana eta xurgatu eizu ahalik eta gehien. Nork dino praktikak ez direla beste lan hobe baterako atea?

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz