Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Autoenplegua : Ekintzaileen eskuliburua

Erabilgarria izango zaizu baita ere Ekintzaileen eskuliburua (pdf, 1.78 MB). Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak, SPRIk, argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin.

"Ekintzaileen eskuliburua" argitalpenak kontsultarako gida bat izan nahi du, ideiak garatzen eta enpresa berriak sortzen laguntzeko, hau da, azken finean, erabakiak hartzen lagundu nahi die bere etorkizun pertsonal eta profesionala enpresa ekimen berri baten inguruan antolatzeko asmoa dutenei.



Agiri honetan, enpresa bat sortzeko prozesua lau ataletan banatzen da:
  • ideiaren lehen urratsak


  • enpresa sortzea


  • analisia


  • proiektuaren garapena



"Ekintzaileen eskuliburua" argitalpen honetan beraien enpresa sortu dituztenen lau kasu erreal ere aurkezten zaizkizu, ekintzaileek burutu behar duten prozesu horretan eskuliburu honetan azaltzen diren atal ezberdinak zelan eramaten diren praktikara ikus dezazun.



Proiektu bakoitzaren berezitasunak, testuingurua eta ezaugarriak ezberdinak dira eta, ondorioz, kasu bakoitzean sortzen diren arazoak ere ezberdinak dira. Beraz, beste batzuen esperientziak erabilgarri izango zaizkizu zure enpresa sortzeko abenturan aurkitu dezakezun egoera zelakoa izan daiteken jakiteko.

ekintzailea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz