Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Autoz : Autoa Partekatu

AUTOA PARTEKATU proiektua Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren ekimenari esker sortu da unibertsitate elkarteko kideen artean autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko xedez. Zerbitzu honek Bizkaiko Campusera zein UPV/EHUko beste Campusetara joatekoak diren pertsonak harremanetan jar daitezen tresna izan nahi du, baita beste helmugak dituzten bidaietan autoa partekatzeko ere, harreman horiek erraztuz.

HELBURUAK

  • Unibertsitate elkarteko kideei aukera berri bat eskaini euren joan-etorriak erraztuz beti ere mugikortasunaren arloan jasangarritasun irizpideak balioztatuz.
  • Ibilgailu pribatuek sortutako energiaren kontsumoa eta kutsadura gutxitzea.
  • Espazio publikoaren erabilera hobetzea.


NOLA SARTU ZERBITZURA?

Unibertsitatera joateko
UPV/EHUn ikasi edo lan egiten baduzu eta Bizkaiko Campusera zein UPV/EHUko beste Campusetara joateko bidelagunak aurkitu nahi badituzu, unibertsitatera joateko autoa parteka dezakezu.

Bidai bat egiteko
Bidaiak tarteka edo aldizka egiten badituzu, bidai gastuak partekatzeko interesa duten pertsonak bertan aurkituko dituzu. Sar zaitez beste toki batzuetara joateko autoa partekatu.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Zerbitzuaren bitartez egin nahi duzun bidaiaren antzekoak diren beste bidaiak egiteko izena eman duten pertsonak aurkituko dituzu eta posta elektronikoz haiekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Aitzitik, balizko bidelagunen lehentasunak autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia eta beste hainbat datuz jabetzerik izango duzu; datu horiek bidelagunak aurkitzeko erraztasunak eskainiko dizkizu Datu horiez jabetuz bidaia partekatzeko egokiak izan daitezkeen pertsonei mezu elektronikoa bidal eta haiekin harremanetan jarri ahalko duzu. Baliabide honek berehalako harremana eta bitartekaririk gabekoa gauzatzeko beta emango dizu.

(Iturria: EHU)

UPV-EHU Leioa antzinako autobusa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz