Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Unibertsitatetik kanpoko ikasketak : Lanbide Heziketa

Hasi baino lehen gauza pare bat...

  • Euskadiko Lanbide Heziketa Europako onenen artean dago.
  • Lanbide Heziketa ez dago besterik ikasteko gaitasuan ez daben pertsonei zuzenduta.
  • Lanbide Heziketak lanpostu bat eskuratzeko aukera paregabea eskaintzen deutsu.
  • Lanbide Heziketak ez dau aterik ixten, ikasketak amaitu ondoren, nahi badozu ikasten jarraitu daikezu eta unibertsitarea joan zaitekez.
  • Lanbide Heziketak aukera zabala eskaintzen deutsu zure etorkizunari begira.
  • Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituzten pertsona gehienek lana lortzen dabe.

Orain sakondu daigun Lanbide Heziketaren kontu honetan...

Informazino orokorra:

  • Maila bakoitzean emoten diren ikasketa-orduak desbardinak dira, baina guztiak 1.300 eta 2.000 ordu bitartekoak dira.
  • Ezinbestekoa da enpresetan praktikak egitea
  • 400 eta 600 ordu bitarteko praktikak dagoz

Sartzeko bideak:

  • Zuzeneko sarbidea

    • D.B.H. edo ikasketa baliokideak gaindituta daukan edozein pertsonak maila ertaineko ziklo batera sarbidea egin daike.
    • Batxilergoa edo baliokidea gaindituta daukanak goi mailako heziketa-ziklo batean sarbidea egin daike.
  • Proba bidezko sarbidea:

    Ikasketak gaindituta ez daukazan pertsonak proba bidez sartzeko aukera izan daike. GAI direnek heziketa-zikloko plaza eskatu ahal izango dabe. Proba eta betekizunak desbardinak dira, maila ertaineko edo goi mailako ziklo batera joan nahi dan arabera.

23 lanbide-multzo

Lanbide Heziketak eskaintzen dauzan tituluak esparru teknologiko-ekonomikoaren arabera sailkatzean 23 lanbide-multzo urteten dira.

23 multzo horreetako bakoitzean maila ertaineko eta goi mailako heziketa-zikloak dagoz. Guztira, lan merkatuan harrera ona daben 140 titulazino.

Titulu ofizialak

Lanbide Heziketak Teknikari eta Goi-mailako Teknikariaren titulu ofizialak eskaintzen dauz. Titulazio horreek profesional kualifikatua zarela ziurtatuko dau.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Langile-ikaslea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz