Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Unibertsitatetik kanpoko ikasketak : Lanbide hastapenak

Lanbide Hastapena 16 urtetik gorako ikasleentzako aukera da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo baliokidea gainditu barik badaukazu, holango programa bat izan daiteke lanbide bat ikasteko daukazun aurerarik onena.

Lanbide Hastapeneko programen bidez, lanbide bat ikasteaz gain, aurreko ikasketetan ikasi beharrekoa ikasi edota birpasatzen da. Honi esker, aurrera egin ahal izango dozu irakaskuntza arautuetan. Lanbide Heziketako maila ertaineko zikloetan sartu zaitekez lanbide hastapena gainditu eta sarbide proba egin gero.

Baina amaitzean ikasteari itxi nahi badeutsazu, lan munduan sartu zaitekez. Lanbide hastapena gainditzean zure gaitasun eta trebezia egiaztatzen dauzan ziurtagiri bat jasoko dozu, lan mundurako sarbidea errazteko asmoz.

Egitura:

  • Lehenengo ikasturtea: Oinarrizko lanbide hastapena, 1000h.
  •  

  • Bigarren ikasturtea:
    • Lehenengo ikasturtean egindako ikaskuntzak sakondu eta zabaldu
    •  

    • Enpresetan praktiketan jardun
    •  

    • Maila ertaineko zizloetan sartzeko prestakuntza.
    •  

  •  

Denboraren banaketa :

Guztira: 30 ordu astean.

  • 14-17 ordu astean oinarrizko lanbide tekniketarako: lanbide-profil baten inguruko ezagupen teknikoak.
  •  

  • 13-16 ordu astean oinarrizko prestakuntzarako: oinarrizko ikaskuntzak sendotzea (komunikatzeko gaitasuna, kalkuluak egiteko eta problemak ebazteko gaitasuna, komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabiltzea, enpresek lan egiten duten ekonomia-ingurunea orokorrean ulertzea, erabakiak hartzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna…).
  •  

Praktikak :

  • Gehienez 450 ordutako praktikak
  •  

  • Bigarren ikasturtea egiten den bitartean edo berau amaitzean.
  •  

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Ipar-orratza
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz