Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Berdintasunerako Defentsa Erakundea : Noiz jo bertara?

Sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-egoera dela-eta jo dezakezu Defentsa Erakundera, aholkularitza eskatzeko, kexa bat adierazteko edota egoera jakin bat jakinarazteko, esate baterako:

  • Lan-deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada.

  • Emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute.

  • Hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia-bizitzari buruzko galderak egiten badituzte.

  • Haurduntza adierazi ondoren kontratua amaitzen badiote emakume bati.

  • Sexu-objektu gisako emakumeen irudiak publizitate-helburuekin erakusten badira.

  • Elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik.

  • Eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen badiote norbaiti.

  • Emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada.

  • Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada.

  • Kirolari dagokionez, parte hartzeko mugarik jartzen bada edo tratu txarragoa ematen bazaie emakumeei.

  • Balio bereko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino soldata txikiagoa ematen bazaie.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Bardintasuna
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz