Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Bakerako ekimenak : Baketik

Baketik 2006an jarri zen abian eta Arantzazun dagoen Bake zentroa da. Frantziskotarrek bultzatutako ekimena bada ere, euren erabakiz, Baketik zentro laiko eta akonfesinala da. Bere funtzionamenduaren oinarria aniztasunean eta zabaltasunean dago errotuta.


Baketik kontzeptu biren lotura da: etika eta bakea. Gatazkak konpontzea eredu etiko bati jarraiki.


Horren abian, ikuspegi bikoitza lantzen dute: euskal gizartearen barnera begirada eta atzerrira begira, ahaztutako gatazketan eta ahaztutako pertsonei lagunduz.


Baketik partehartzerako proiektu bezala sortu zen, komunitatea sortzeko asmoz. Oinarri sozial hau izateak bere ekimenak aberastea, bere funtzionamendua demokratikoagoa izaten laguntzea eta ibilbide eta proiektuen aukeraketa partehartzaileagoa izatea ahalbidetzea espero dute.


Zer egiten dute?

  • Baketik-en gaztazkak konpontzeko ikastaroak eta jardunaldiak eskaintzen dituzte.

  • Bakearekin eta etikarekin zerikusia duten hainbat ekimen aurrera eramaten dituzte.

  • Argitalpenak eta aldizkariak ateratzen dituzte.
Bakea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz