Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Euskara ikasi nahi? Aspaldian zabiltza euskara ikasi nahian eta inoiz ez da une egokia? Bada, orain bai. Ez ezazu euskara ikasteko aukera galdu eta anima zaitez. Bai ikasturtean zein udan ere hainbat ikastaro jartzen dira abian. Aprobetxa ezazu aukera berria eta murgil zaitez euskararen munduan!
Zer da Euskaltegi bat?
Euskaltegi bat ikasle helduek euskara ikasi eta lantzen duten zentroa da. Zentro horietan ematen diren euskara ikasketak mota ezberdinetakoak dira. Ondorengo ikasketa motak daude:
Euskaltegi sarea
HABEko web orrialdeak duen bilatzailean duzu ikusgai. Zerrenda horretan euskaltegi publikoak, pribatuak eta autoikaskuntza zentro homologatuak daude.
Euskaltegiak bi motatakoak izan daitezke: publikoak eta pribatuak.