Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Titulazinoak : EGA

EGA agiriaren bidez, zure euskara maila frogatu ahal izango duzu. Deialdi hauek libreak dira eta edonor aurkez daiteke. Ez ahaztu, EGA azterketa egiteko gutxienez 17 urte eduki behar dira urte barruan. Urtean bitan zabaltzen dira azterketa hauek egiteko matrikula epeak. Matrikula Internet bidez egin behar da nahitaez (kontsultatu egutegia izena emateko eta probak egiteko).


EGA lortzeko hiru proba gainditu behar dira:

  • Atariko proba: 100 galdera dituen test erako proba da eta hori gainditzeko 75 erantzun zuzen eman behar dira. Lehen zatia grabazio bat entzun eta horri buruzko galderak erantzutea da. Ondoren, gainontzeko 85 galdera egiteko ordubete izaten da.

  • Azterketa idatzia: bigarren proba honek entzutezko ariketa bat du hasieran. Ondoren, honako ariketa hauek egin behar dira: idazlana, esaldiak berridatzi, lexiko-ariketak eta irakurriaren ulermena. Azterketa hori gainditzeko ariketa horietako bakoitza gainditu behar da, hots, gutxieneko puntuazioa atera behar da bakoitzean.

  • Ahozko azterketa: aurreko biak gaindituta, azken proba honetan bi ariketa hauek egin behar dira: testu baten azalpen laburra eta gai biren arteko baten azalpena. Bost bat minutu ariketa bakoitzerako.


Azterketa prestatu:

1.- Liburua

EGA azterketa prestatzeko liburu bat ere baduzu. "EGA 2007ko eta 2008ko Azteketak" da hori. Liburua eskuratzeko nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzura> jotzea. Bertan erosten baduzu etaGazte-txartela baldin baduzu, %20ko deskontua izango duzu.

2.- Internet

Internet eta Euskadi elkarteak aurreko urteetako EGA azterketak eskuragarri jarri ditu web orrialde batean, azterketa egin behar dutenek proba prestatu ahal izateko. Abian jarritako proiektuaren izena E-GA da, hau da, Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko pasatu behar diren azterketak era digitalean egin ahal izateko aplikazio informatikoa.

www.interneteuskadi.org/euskara/ega webgunean sartuz gero, azken edizioetan jarri diren audio-grabaketak entzun ahal izango dituzue. 1992tik 2004ra arteko probak dira, grabazio bakoitzaren testarekin eta erantzun egokiekin.

Orain arte, orrialdeak entzunezko probak eta testak baino ez ditu biltzen, baina, hemendik gutxira, idatzizko probak ere sartuko dituzte. Are gehiago, CD bat ateratzea aurreikusi dute orain arteko materiala handitzeko eta entzun beharreko artxiboak MP3era pasatzeko.


Baliokidetzak:

Hauek dira 2008ko apirilaren 8ko dekretuak (apirilaren 15eko buletina) ontzat eman dituen baliokidetzak:

  • Europako Erreferentzia Markoko B1 maila: IVAPeko 1 HE, HABEko 1 maila eta Osakidetzako 1 HE.

  • Europako Erreferentzia Markoko B2 maila: IVAPeko 2 HE, HABEko 2 maila, Osakidetzako 2 HE eta Ertzaintzako 1 HE.

  • Europako Erreferentzia Markoko C1 maila: IVAPeko 3 HE, HABEko 3 maila, Osakidetzako 3 HE, Ertzaintzako 2 HE eta EGA .

  • Europako Erreferentzia Markoko C2 maila: IVAPeko 4 HE, HABEko 4 maila, Osakidetzako 4 HE.

Hizkuntza Eskola Ofizialen agiriak, Irakaspostuetarako 1. eta 2. Hizkuntza-Eskakizunak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria sei hilabeteko epean baliokidetza-taula honetara biltzea aurreikusten du dekretuak.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Euskera
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz