Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Babestu eta informatu zaitez : Antisorgailuak eta emergentziazko metodoak

ANTISORGAILUAK

Preserbatiboa

Antisorgailu bat da eta haurdunaldiak ekiditeaz gain, sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunak ere ekiditen ditu. Modu horretako gaixotasunak seguruen ekiditen dituen antisorgailu bakarra da gainera preserbatiboa. Baina, nolakoa da antisorgailu hori? Nola erabiltzen da?

Preserbatiboa zorro fin bat da, kasu gehienetan latex materialez egina, eta zakil tentean jartzen da sarketaren aurretik. Barrera moduan lan egiten du preserbatiboak. Izan ere, ez du espermatozoideak baginan sartzen uzten eta obulua ernaltzen uzten. Aipatu, preserbatiboa modu egokian erabiltzen ez bada antisorgailuaren eraginkortasuna gutxitu egiten dela. Ondoren, preserbatiboa erabiltzerakoan jarrai ditzakezun gomendioak laburbildu dizkizugu:

  • Sarketa aurretik erabili behar da, ez eiakulazio aurretik.
  • Harreman bakoitzean preserbatibo berri bat erabili behar da.
  • Ez erabili preserbatiboa baselina edota lanolinarekin. Gai horiek preserbatiboaren eraginkortasuna gutxitu dezakete.
  • Argitasunetik eta berotik urrundu. Ez ezazu hondatu daitekeen lekuetan gorde.
  • Ez bota komunetik behera.
  • Egiazta ezazu iraungitze-data.
  • Gaur egun preserbatibo mota asko daude merkatuan eta zure beharretara ongien egokitzen dena aukeratu besterik ez duzu. Era beran, emakumezkoen preserbatiboa ere badago, nahiz eta oraindik ez den oso ezaguna. Koitoaren aurretik bagina barruan jartzen da.

Diafragma

Diafragma emakumeek erabiltzen duten antisorgailua da. Latexez eginiko kapusoi bat da eta koitoaren aurretik baginan sartzen da. Antisorgailu horrek haurdunaldiak ekiditen ditu baina, ez da erabat segurua sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunen aurrean.

Aipatu bezala, diafragma baginan sartzen da koitoaren aurretik. Gainera, espermizida erabiltzea ere beharrezkoa da. Izan ere, diafragmak espermatozoideen sarrera oztopatzen du eta espermizidak kaltetu egiten ditu. Antisorgailu hau edozein emakumek erabil dezake. Hala ere, berau erabiltzen hasi aurretik derrigorrezkoa da espezialistari kontsulta egitea.

Pilula antisorgailua

Emakumeek erabiltzen duten ahozko antisorgailua da. Emakumearen hormona-zikloan eragiten du pilulak eta obulazioa eta haurdunaldia ekiditen ditu. Eraginkortasun handia du pilulak eta gero eta albo-ondorio gutxiago ditu. Antisorgailuak, ordea, ez du sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunak ekiditeko balio.

Pilula hartzeko ezinbestekoa da espezialistarekin harremanetan jartzea. Berak adieraziko du emakumeak tratamendua has dezakeen edo ez. Pilula oso antisorgailu eraginkorra da espezialistaren gomendioak jarraitzen badira eta pilula behar bezala hartzen bada. Horrez gainera, pilulak beste hainbat min edo ondoez arintzeko ere balio du, hala nola, hilekoaren aurretik izaten den sindromea eta azalean dauden aldaketak.

DIUa

DIUa emakumeak erabili behar duen antisorgailua da. Polietilenoz eginiko gailu bat da, eta kobrezko filamentu bat du. Emakumearen uteroan jartzen da aparailua eta horren bidez, gerta daitezkeen haurdunaldiak ekiditen dira. Antisorgailu hori erabiltzeko ezinbestekoa da medikuarengana jotzea, pertsona horrek gainbegiratuko baitu prozesu guztia.

Pertsona askok DIUa ezerosoa dela uste duen arren, antisorgailu eraginkorra dela esan beharra dago. Hala ere, ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Umetoki barneko askapen sistema

Umetokiaren barnean jartzen den antisorgailua da hori eta DIUaren antza da. Emakumearen umetokiaren barnean jartzen den gailuak, ordea, emakumeak modu naturalean sortzen dituen antzeko hormona kantitate txikiak askatzen ditu. Horri esker, antisorgailu eraginkorra da.

Antisorgailu hori denbora luzez erabili daiteke, bost urterarteko iraupena du, nahiz eta, edozein momentuan eten daitekeen tratamendua. Sistema hori erabiltzeko ezinbestekoa da medikuarengana jotzea, berak zehaztuko baititu sistemaren inguruko nondik-norakoak. Antisorgailu horrek ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Baginako eraztuna

Baginako eraztuna emakumearen baginan jartzen den plastikozko eraztun bat da. Pilularen antzera lan egiten du eraztunak. Hiru astez eraman behar da jarrita eta denbora horretan hormonak askatzen ditu. Laugarren astean eraztuna kendu egiten da eta orduan ematen da obulazioa.

Antisorgailu eraginkorra den arren, ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Dermisaren azpiko inplantea

Dermisaren azpian jartzen diren inplanteak, emakumearen besoaren azalaren azpian ezartzen diren kapsula txikiak dira. Kapsula horiek hormonak askatzen dituzte eta horiei esker ekiditen dira haurdunaldiak. Inplanteak denbora ezberdinez eraman daitezke azalaren azpian eta edozein momentutan eten daiteke tratamendua.

Antisorgailu hori erabiltzeko ezinbestekoa da adituarengana jotzea pertsona hori izango baita inplantea egingo duena. Horiek ez dira azalaren azpian nabaritzen eta eraginkorrak dira. Ez dute sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Partxe antisorgailua

Pilularen antza du antisorgailu horrek. Emakumearen azalak jasotzen dituen hormona batzuk askatzen ditu partxeak eta horrela ekiditen da haurdunaldia. Tratamenduak hiru aste irauten du, astean partxe bat jartzen da eta laugarrenean ez da jarri behar. Antisorgailu hori erabiltzeko adituaren gomendioak jarraitu behar dira.

Antisorgailu eraginkorra den arren, ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

EMERGENTZIAZKO METODOAK: Hurrengo eguneko pilula

Gero eta gazte gehiagok jotzen dute hurrengo eguneko pilula delakora sexu-harremanak babesik gabe izan ondoren haurdun ez geratzeko helburuarekin. Baina, ba al dakizu zer den pilula hori? Nola egiten duen lan? Zer da hurrengo eguneko pilula?

Ez da metodo antikontzeptibo bat, emergentziako medikamentu bat baizik. Antikontzeptiborik erabili ez denean eta hauek gaizki erabili ondoren (pilula antikontzeptiboa hartzeaz ahaztu hamabi orduz baino gehiagoz, kondoia apurtu edo irristatu...) haurdun geratzeko arriskua murrizteko erabiltzen da.

Hurrengo eguneko pilula ahalik arinen hartu behar da. Ahal izanez gero, lehen 24 orduetan eta, edozein kasutan, babesik gabeko harreman sexuala izan eta hurrengo 72 orduak baino lehen.

Doakoa da eta Osakidetzaren Osasun eta Larrialdi Zentroetan banatzen da.

Kontuan izan behar da medikamentu honek ez duela babesik ematen ondorengo sexu harremanetan eta ez dela ohiko antisorgailu bezala erabili behar.

Bai gizonen zein emakumeen preserbatiboa da, aldi berean, haurdunaldiak eta sexu bidezko infekzioen transmisioa saihesten duen metodo bakarra, HIESa barne, eta horregatik dira gomendagarrienak.

Zalantzarik izanez gero, joan zaitez zure Osasun Zentrora.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Kondoiak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz