Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   INGURUGIROA

Ekologia- Aholkuak : Hondakinak

Hondakinen murrizketa errealitate bihurtzeko, saiatu edukiontzirik gabeko produktuak erosten, baina erosten baldin badituzu, bota beharrean, kreatibitatea sustatu ontziei erabilera berriak emanez! Gogoratzen al duzu, jogurten ontziak telefono bihurtzen zireneko garaia? Era berean, esne ontziak txanpon-zorro bihurtu daitezke...

GARBIGUNEAK:

Aspaldi, Bizkaiko mendiak etxetresna elektrikoez eta zaborrez josita zeuden, tamalez. Jendeak edonon uzten zituen tamaina handiko zaborrak, paisaia zikinduz eta ezin birziklatuz, ezin berrerabiliz...Orain gauzak aldatu dira.

Garbigueei esker, etxetresna elektrikoen harrera bateratu da eta posible da tamaina handiko hondakinak - zaborrontzietan sartzen ez diren horiek- jasotzea. Horrela, erabiltzen ez ditugun gauzak, zabortegi kontrolatuetara joan beharrean, birziklatu edo berrerabili daitezke.

Bizkaia osoan 23 Garbigune daude, goizeko eta arratsaldeko ordutegiaz: 09:30-13:30 eta15:30-18:30 astelehenetik ostiralera. Eta asteburuetan? Larunbatetan 10:00-14:00 eta igandeetan Barakaldo, Basauri, Durango, Getxo eta Santurtziko garbiguneak zabalik daude goizez. Doan!

Garbiguneei buruzko informazioa beheko estekan.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

birziklapena
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz