Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   INGURUGIROA

Ekologia- Aholkuak : Kontsumo jasangarria

  • BEGIRATU ONDO ZER DEN KONTSUMITUKO DUZUN HORI:
    Bene-benetan merezi al du hori erosteak? Produktuaren prezioaz gain, kontutan hartu ezazu nork eta nola ekoiztu duen: nolako lan baldintzetan, ingurugiro baldintza osasuntsuetan ala kaltegarrietan... Izan ere, merke erosteak ez du esan nahi, derrigorrez, ondo erostea.

  • HOBE BERTAKO PRODUKTUAK EROSTEA:
    Nondik dator bada, erosiko dudan produktua? Produktu horrek milaka kilometro bidaiatu behar izan baditu zure eskuetara iritsi baino lehen, argi dago gure planetan aztarna-ekologiko handiagoa utziko duela. Hori ekiditeko, erosi inguruko herrietako ekoizleei zuzen-zuzenean. Zalantza izatekotan, ondo begiratu bai etiketa eta bai “letra txikia”, ahalik eta informazio gehien izateko.

  • PRODUKTU EKOLOGIKOAK:
    Dakizunez, produktu ekologikoek beraiek bakarrik bermatzen dute osagarri kimikoen gabezia, genetikoki manipulatutako osagaiak ekiditea...

  • ORTUA ZURE BALKOIAN!
    Zuk kontsumitzeko behar beste landatu dezakezu. Uste baino errazagoa da, leku gutxi behar duzu - loreontzietan landatu dezakezu- eta bertako produktu ekologikoak kontsumitzeko modurik hoberena da. Sekulako esperientzia!

  • birziklapena
    www.gaztebizz.eus
    94 406 80 00
    Gaztebizzaren logotipoa

    Baliozkotzea


    © 2018 - Gaztebizz