Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Bigorexia : Zer da?

Bigorexia, alderantzizko anorexia o giharretako dismorfia, norebere irudiarekiko distortsioan oinarritzen dan arazo bat da.

Gaixotasun hau gitxika gitxika hasten da eta gero eta larriago bihurtzen da. Gaixoa gimnasiora joaten hasten da argal eta ahul ikusten daualako bere burua eta kirola egin nahi daualako. Urte bateko epean, beharrizan hori obsesio bihurtu daiteke eta egunero joateko beharra somatu leike, orduan bigorexiarekin egiten dogu topo.

Anorexia eta bulimia daben gaixoek ez bezala, bigorexia dabenek, euren gorputza ez dabe lodi ikusten, argalegi baino. Horrek, ariketa fisikoa egitera bultzatzen dauz, egun osoa kirol egiten pasatzeko muturreraino. Gainera, ahultasun sentsazio etengabea daukie, ispilura begiratzeagaz obsesionatuta dagoz eta gihartsu egoteko edozer gauza hartzeko pres dagoz: ez dabe dieta orekaturik egiten eta anabolikoak, esteroideak, bitaminak, dieta gehigarriak... hartzen dabez.

Nahiz eta gihar gehiegi izan, bigorexia daben gaixoek euren burua argal eta ahul ikusten dabe. Gihartuta ez egotearen sentsazio horri euren bizitzaren ardatza bihurtuko da eta edozer gauza egiteko gai izango dira nahi daben besteko gihartsu egotearren. Obsesio horrek gizartetik isolatzen dabezan praktiketara eroango dauz, gihartsu egotea helburu bakarra bihurtuko dalarik.

Bigorexia daben gaixoek euren artean gihar kantitateagatik lehiatzeko joera izaten dabe.

Gaitz hau, anorexia eta bulimia ez bezala, gehiago emoten da gizonezkoen artean, indartsu izateko presio handiagoa izaten dabelako. Gainera, substantzia kimiko gehiegi hartzearen ondorioz, anorexiak berak baino heriotz gehiago sortzen dauz.

Janaria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz