Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Zer dokumentazio behar dut? : Pasaportea

Europar Batasunean ibiltzeko jada ez da derrigorrezkoa pasaportea, baina muga haietatik at bidaiatzeko derrigorrezkoa izango duzu. Pasaportea Polizia Komisaldegietan eta bulego nagusietan lortu daiteke, baina gogora ezazu aldez aurretiko zita eskatu beharko duzula.

Adin txikikoek amaren edo aitaren baimena behar dute bidaiatzeko.

Ezagutu ezazu zeintzuk diren beharrezko agiriak eta pasaporte motak. Egin klik hemen.

Pasaportearen iraupena: 30 urte betetzen dituzun arte, 5 urtetakoa da eta 30 urtetik aurrera, 10 urtetakoa . Oso garrantzitsua da data hori begiratzea bidaiatzera zoazenean eta balio epea bukatzear badago, hobe izango duzu berriztatzea. Gainera, zenbat eta argazki berriagoa izan orduan eta arazo gutxiago izango dituzu kontroletan.

Horrez gain, kontuan izan behar dudu, herrialde batzuetan iraupen minimo bat izan dezala eskatuko dizutela, adibidez, herrialde batzuetan sartzeko, pasaportearen iraungipen data, herrialdean sartzeko eguna baino hiru hilabete beranduago izatea eskatuko dizute.

ZER BEHAR DOT PASAPORTE ARRUNTA EGITEKO?

  • NAN

  • Aurreko pasaportea (badaukazu)

  • 26.02€ (2015)

  • Argazki eguneratu bat (bueltan eroango dozu)

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz