Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Abantailez gozatu... : Aterpekide txartela

Zer da?

Txartel hau nazioartekoa da, beraz, atzerritik datozenek, beraien herrialdean eskuratutako txartela ekar dezakete edo ostatu hartzeko ongietorri-seiluak (welcome stamps) erosi. Seiluak nazioarteko aterpetxeetan ematen dira. Behin-behineko txartel bat da. Aterpekideak seiluak erosi behar ditu, gauero bat edo denak batera. Sei seilu dituenean, txartel baten balioa hartzen du. Txartel horrek 12 hilabete irauten du, lehenengo seilua erosten denetik. Tasa 3 eurokoa da.

Txartelak urtebete irauten du, hau da, 2015/12/01ean egindako txartelak 2016/12/01ean galtzen du balioa.

Non eskatu?

Txartela Internet bidez , nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo Bizkaiko Gazte-aterpetxeetan edo Bilbon, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailan eskatu ahal da, Aznar eraikinean, Venezuela enparantzan, 2-4 kokatua, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00 etara (udan) edo 8:30etatik 14:00etara (neguan). Informazio telefonoa: 944204394. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Nola eskuratu txartela?

1.- Eskaera

Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara edo aterpetxetara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

Aukera ezazu dagokizun formularioa eta bertan zure datu pertsonalak bete itzazu:

Txartel Mota
Norentzat
Dokumentazioa
Prezioa
Gaztea < 26 14 eta 25 urte arteko gazteak NAN edo Pasaportea

5 €

2.5€ (Gazte Txartela)

Gaztea > 26 26 eta 29 urte arteko gazteak NAN edo Pasaportea 5 €
Heldua 30 urtetik gorakoak NAN edo Pasaportea 10 €
Taldea Gitxienez 10 pertsona 16 €
Familiakoa Bikotea eta seme-alabak Familia luburua 18 €
Atzerriko bisitarientzako sigilua Mugagabea Sigiliak aterpetxean lortzen dira 3,5 €

2.- Dagokion tasa ordaindu eta ordainketaren agiria gorde.

Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu. Ondoren.

Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

3.- Txartela jaso

Ondorengo bi modutan jaso dezakezu zure txartela:

  • Posta bidez. Aukera hau erabiltzen baduzu, txartela 8 egunen buruan etxean jasoko duzu. Aukera hau aterpekide-txartel heldua, gaztea gazte-txartelarekin eta aterpekide-txartel gaztea modalitateetan dago. Azken bi horietan, eskatzaileak adina eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du aplikazioak.

  • Txartela jasotzea edozein bulegotan, hau da, Bizkaia gazteentzako informazio zerbitzuetan edo REAJek Euskadin dituen gazte-aterpetxeetan. Txartela jasotzeko, ezinbestekoa da adina eta baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztea.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

deskontua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz