Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Osasun Txartel Motak : Europako Osasun Txartela

Europako Osasun Txartela TSE bezala ezaguna da eta indarrean jarri zen 2004ko ekainaren 1ean. Txartel honek E-111 formularioa ordezkatzen du.

Txartela banakakoa dela, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen dio. Zerbitzu horiek Europako Batasuneko herrialdeetan, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta Suitzan jaso ahal izango dira. Horretarako, zerbitzuak eta herrialdean igaroko den denbora hartuko dira kontuan.

Txartel horri esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dute Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori.

Eskatzen duten pertsonei emango zaie TSE txartela eta turismoko bidaietan, edota ikasteagatik egiten diren lekualdaketetan erabili ahal izango da. Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik duen Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horri esker, gaur egun egiten diren tramiteak azkartuko dira. Izan ere, orain arte derrigorrezkoa zen gaixoa bere herrialdeko Segurtasun Sozialeko bulegoekin harremanetan jartzea.

Nola eskuratu TSE

  • On-line kudeatzeko (begiratu gure esteketan)

  • Gizarte Segurantzaren bulegoetan:

    Balmaseda - Magdalena 15 - 94 6801000

    Barakaldo - Bizkaia 22-24 - 94 4370496

    Basauri - Axular 2 - 94 4405954

    Bilbao - Avda. Sabino Arana 3 - 94 4284545

    Bilbao - Vicente Garamendi 6 - 94 4333003

    Bilbao - Iruña 13 - 94 4478366

    Bilbao - Gran Vía 89 - 94 4284517

    Durango - Francisco Ibarra 4 - 94 6814958

    Gernika - Juan Calzada 89 - 94 6257107

    Getxo - Barria 2-4 - 94 4801942

    Portugalete - Carlos VII etorbidea 3 - 5 - 944 959 111

    Sestao - Blas de Otero 8 - 94 4953134

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz