Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Gogoan izan... : Pare bat aholku...

Bidaia hasi aurretik, informazioa bildu eizu herrialdeko bertoko ohiturei buruz, bertako hizkuntza....eta herrialde horretan sartzeko behar diren eskakizunak zeintzuk diren jakin eizu. Pasaportea eguneratua izan behar dozu (bi fotokopia atera eizuz eta bat etxean utzi), bisatua kudeatu, txertapenak egin, euroak bertako diruagatik aldatu , osasun txartela edo asegurua egin...

Ahal bezain laister informa zaitez, horrela gestio guztiak garaiz prest izango dituzu eta egingo duzun ibilbidean zentratu ahalko zara.
Informazioa bildu ezazu herrialdearen legediari buruz. Zure jatorrizko herrialdearen legedia eta bisitatuko duzun legediaren artean desbardintasunak egon leikez. Beharrezkoa da joango zaren herriaren legedia errespetatzea. Estupefazienteen kontsumo (alkohola barne) eta trafikoaren legedia ezagutzea oso garrantzitsua da.

Herrialdean sartzeko burokraziaz gain, badaude hainbat aholku zure egonaldia benetan positiboa izateko:

  • Bertako jendeari begirunea zor diozu, bertokoekin erlazionatu zaite zeta eurengandik asko ikasiko duzu. Hango hizkuntzan pare bat esaldi ikasteak ateak zabalduko dizkizu eta egonaldia dibertigarriago izango da!
  • Arropa ezegokia edo garestia janztea, atentzioa deitzea edo publiko aurrean muxukatzea ez dago herrialde guztietan onartua. Arazoak ekiditeko, begiratu zure inguruan, izan begirunea eta egoerara egokitu zaitez.
  • Ingurugiroa zaindu, zauden tokian egonda ere. Zaborra botatzea edo paisan aztarna uztea ez da bidezkoa!. Zabor-ontzirik topaten ez badozu, sartu zaborra motxilan eta gorde nun bota topatu arte.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz