Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Abantailez gozatu... : Nazioarteko Ikasle txartela: ISIC

Zer da?

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) : deskontu eta zerbitzu desbardinak mundu osoan zehar, garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Klikatu hemen abantailak ikusteko!.

ISIC txartela, noretzat?

Unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako eta eskola ofizialetako ikasleentzat. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen daben agiria aurkeztu behar dozu.

Iraupena:

Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere, gehienez 16 hilabete (2010ko irailaren 1etik aurrera egindako txartelak 2011era arte indarrean daude ).

Baldintzak:

  • Adina: 12 urtetik gora, mugarik ez!

  • Tasa: 9 euro

  • Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.

Non eskatu?

Edozein Gazte Informazio Bulegotan eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar zara. Bilbon, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailan eskatu ahal da, Aznar eraikinean, Venezuela enparantzan, 2-4 kokatua, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00 etara (udan) edo 8:30etatik 14:00etara (neguan). Informazio telefonoa: 944204394.

Nola eskuratu?

Zure txartela eskatzeko, eskaera- orria txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan emango dizute.

Tasa ordaindu eta ordainketaren agiria gorde.

Kontu zenbaki batean sartu behar dot dirua? Ez, eskaera-orria da bankura eraman behar duzun agiria ordainketa egiteko.

Beharrezko dokumentazio guztia badozu, Bizkaiko edozein bulegotan bat-batean emongo dizute Bizkaiko edozein bulegotan, hurrengo agiriak aurkeztuz:

  • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela

  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria

  • Txartelerako neurriko argazki bat

  • Ikaslea zarela egiaztatzen duen agiria. Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

deskontua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz