Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Etxetik gertu... : Donejakue bidea

Done Jakue Bidea Europa osoko erromesek Santiagora (Galizia) heltzeko erabiltzen duten ibilbidea da, bertan Santiago apostoluaren erlikiak gurtzeko.


Estatu Espainiarran zazpi ibilbide ezberdin daude, baina guk gure lurraldetik pasatzen direnetan jarriko dugu arreta: Frantzes-bidea eta Iparraldeko bidea.


Frantzes-bidea edo Barrualdeko bidea famatuena da eta Pirineoetan hasten da normalean, baina badago bariante bat Euskaditik, Irun, Hernani, Tolosa, Zerain, Agurain, Gasteiz, Argantzunetik pasata Briñas edo Miranda de Ebroraino heltzen dena.


Erdi Aroan musulmanek mehatxatzen zituzten lurraldeetatik ez pasatzeko, erromes batzuek Iparraldeko bidea edo Kostaldeko bidea erabiltzen hasi ziren. Itsasoa eta mendien artetik doan bide honek oso paisaia polita eskeintzen digu. Euskadin Hondarribitik hasita Donostia, Zarautz, Deba, Markina, Gernika, Bilbao eta Balmaseda edo Portugaletetik pasatzen da Kobaroneraino helduz.

Uztailaren 25a Santiago de Compostelaren eguna da eta egun hori igandea denean, urte horri urte santua edo Xacobeo urtea deritzogu. 2010.ena Xacobeo urtea da eta horregatik erromes gehiago animatuko omen dira Donejakue bidea egitera. Giro ona eta programa kultural oso interesgarria izango dugu aurten bidean zehar, baina baliteke, udan bidea pixkat masifikatuta aurkitzea.


Web orrialde batzuk aholkatzen dizkizugu Kostaldeko ibilbidean sakontzeko. Bide honetako etapak, nola antolatu zure bidaia: non lo egin, non jan, turismo-informazioa, natura, museoak, monumentuak, zerbitzu enpresak... eta egiaztagiria eta Konpostela, Done Jakue bidea bizikletaz, botika-kutxa...

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Norabidea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz