Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Zelan? : Trenez

Bizkaia ondo komunikaturik dago trenez, bai inguruko herriekin bai Estatuko gainerako lurraldeekin.

Tren konpainien zerrenda

Konpainia Helbidea Telefonoa Web helbidea
RENFE Plaza Circular,2 902 24 02 02 www.renfe.es
EUSKO TREN Atxuri, 6 y 8 902 543 210 www.euskotren.es
FEVE Bailén, 2 94 425 06 15 www.feve.es

Egin klik informazio gehiago nahi baduzu.

Euskaditik kanpora baldin bazoaz....

Trena garraiobide ona eta ekologikoa da. Gainera, munduko herrialdeetatik diru gutxiren truke bidaiatzeko aukera eskaintzen du. Izan ere, trenez bidaiatzerakoan hainbat deskontu eta abantaila eskaintzen dituzten txartelak daude. Horietako bat InterRail txartela da, modu ezberdinean bidaiatzeko aukera eskaintzen duen txartela.

InterRail

InterRail Europako 30 herrialde baino gehiagotik barna lehen edo bigarren mailan bidaiatzeko modu desberdina eskaintzen duen tren txartela da.

Paserik ezagunena danez, GazteBizz-en infromazio zabalagoa daukazu honen inguruan.

Beste txartel batzuk

InterRail eta Eurodominoz gain, trenez bidaiatzerakoan abantailak eskaintzen dizkizuten beste hainbat txartel ere badituzu eskura. Ondorengoak dira:

  • Eurail nazioarteko txartela da eta Europatik kanpo, Errusiar Federazio, Turkia, Maroko, Argelia edo Tunisiako bizilagunek eskuratu dezakete. Aukeratutako txartelaren ezaugarrien arabera, mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen dizu.
  • Rail Plus txartel pertsonal eta besterezina da eta tren txartelak salneurri bereziekin eskuratzea ahalbideratzen du. Rail Plus-en erabiltzaileek txartelaren prezioan %25eko beherapena izateko eskubidea dute.
  • Mini Eskaintza txartelarekin, Turista Klasean 79 euroren truke, Preferente Klasean 119 euroren truke, eta Gran Klasean 159 euroren truke, ELIPSOS Trenhotel-ek eskaintzen dizkizun abantailak aprobetxatuz bidaiatu dezakezu. ELIPSOS Trenhotel benetako hotel mugikor bat da, trenaren abantailak eta hotel baten erosotasunak konbinatzen dituena.
  • Euro<26 edo Gazte-txartelari esker ere hainbat trenetako txarteletan beherapenak izango dituzu. Euskadiko abantailen bilatzailean garraioa izeneko atala duzu. Era berean, atzerrian eta estatuan ere abantailak dituzu.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Norabidea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz