Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Aisialdirako Heziketa : Titulu motak

AISIALDIRAKO BEGIRALEA

  • Baldintzak

    18 urtetik gora izatea, edo, matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.

    Eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.

  • Trebakuntza-aldi teorikoa

    Gai teorikoek 160 orduko iraupena dute gutxienez. Bertan ematen diren ikasgaiak ondorengoak dira: aisialdiari buruzko soziologia; aisialdiari buruzko pedagogia; aisialdiari buruzko psikologia; parte hartzea eta heziketa-jarduera aisialdian.

  • Trebakuntza-aldi praktikoa

    Era trinkoan egiten bada, programatutako jarduera praktiko batean parte hartuz baino ezin izango da burutu. Hori udaleku batean, kanpamenduan, ibilaldian edo antzeko ekintza batean izan beharko da eta gutxienez 12 egun jarraian iraun beharko du.

    Era sakabanatuan egiten bada, praktika-aldia trebakuntza teorikoarekin batera egin ahal izango da. Gutxienez hiru hilabete eta 120 ordu bete beharko dira.

AISIALDIRAKO ZUZENDARIA

  • Baldintzak

    21 urte izatea, edo matrikulazio-urte barruan adin hori izatea ikastaroaren hasieran.

    Aisialdirako Begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea.

    Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea.

  • Trebakuntza-aldi teorikoa

    Gutxienez 100 orduko iraupena du, eta bertan ematen diren ikasgaiak ondorengoak dira: heziketa-taldea; haur eta gazteei lotutako politikaren azterketa; gaur egun haurreriak eta gazteriak duten egoeraren azterketa; aisialdiaren inguru soziokulturalari buruzko azterketa; heziketa-proiektua eta plangintza aisialdian; legeria aisialdiari dagokionez; ekonomia eta administrazio kudeaketa eta antolaketa aisialdian.

  • Trebakuntza-aldi praktikoa

    Era trinkoan eta era sakabanatuan bete daiteke hau, baina beti ere, trebakuntza-aldi teorikoa bukatu eta hurrengo urteko iraila baino lehen bete behar da.

GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILEA

  • Baldintzak

    21 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea, beti ere, praktikak egin aurretik.

    Goi-mailako Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo horren baliokidea, edo DBHko ikasketak bukatuak izatea. 25 urtetik gorakoek ez dituzte betekizun horiek bete behar.

    Boluntariotza-entitate bateko partaide aktiboa izatea.

  • Prestakuntza teorikoa

    Teknika eta baliabideen arloa 125 ordutan banatuta dago. Bertan jorratzen diren gaiak hauek dira: soziologia; gizarte-psikologia eta talde-dinamika; entitate baten kudeaketa eta antolaketa; gizartean jarduteko egitasmoak planifikatu, gauzatu, sustatu eta baloratzea; gizarte-garapenerako teknikak.

  • Prestakuntza praktikoa

    Urrats hau boluntario gisa egingo da. Urratsa ondorengo moduan antolatuta dago: jarduketarako proiektua gauzatzea; proiektua gauzatzea; praktikak baloratzeko txostena egitea.

    Sunstatzaile titulua Eusko Jaurlaritzak igortzen ditu eta eskeintzen diren ikastaroek balio ofiziala dute.

Erregimen bereziko ikasketak: musika eta dantza
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz