Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Zelan? : Kotxez

Hegoarekin komunikatzeko errepide nagusia N1 autobidea da (Madril-Irun), Bilbo eta Madril lotzen dituena.

Mediterraneo aldetik etortzeko, biderik azkarrena "Vasco Aragonesa" autopista da (E 805).

Kantauriar kostaldetik Bizkaiara etortzeko "Autovía del Cantábrico" errepidea erabili.

Bizkaiaren eta Europaren arteko errepidezko konexio nagusia Bilbo-Behobia (E70) autopista da.

Autoa partekatu

Bidaia bat egiten duzunean autoa partekatzeko aukera ere baduzu. Compartir.org web guneari esker, zure garai berean, leku berera bidaiatzeko asmoa duten pertsonak ezagutu ditzakezu, eta modu horretan, bidaia elkarrekin egin dezakezue. Horri esker, autoko gastuak partekatuko dituzue eta bidaia askoz ere merkeagoa izango da. Gastuak gutxiago izateaz gain, ingurugiroa ere zaintzen da, gutxiago kutsatzen baita.

Zerbitzu hau erabil dezakezu:

  • Lanera joateko: inguruko laneko zentroren batera joaten bazara eta zure ibilgailu pribatuarekin ibilbide bera egin behar baduzu edo autoa partekatu ahal izateko norbaiten bila ari bazara, hau egin dezakezu autoa partekatzea lanera joateko.

  • Unibertsitatera joateko: unibertsitatean ikasten edo lan egiten baduzu eta edozein unibertsitatetara bidaia bera partekatzeko norbait bilatu nahi baduzu, hau egin dezakezu: autoa partekatzea unibertsitatera joateko.

  • Bidaian joateko: bidaiak tarteka edo aldizka egiten badituzu, beste hiri batzuetan edo baitan atzerrian ere, hemen topatu ahalko dituzu bidaiako gastuak partekatzeko interesa duten pertsonak. Sartu hona: autoa partekatzea beste toki batzuetara joateko.

Zerbitzu horren bidez, zurearen antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak aurkituko dituzu. Posta elektronikoaren bidez jarri ahalko zara haiekin harremanetan. Haien lehentasunak zein diren, autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia zein den eta beste hainbat datu ikusi ahalko duzu bidaideak errazago topatu ahal izateko. Mezu elektroniko bat utzi ahalko diezu zure ustez bidaia bera partekatzeko egokiak diren pertsonei. Guztia berehala eta bitartekaririk gabe.

Web guneak 850.000 hiri baino gehiagotan egiten du lan, eta oso erraza da ibilbide bera egiten duten pertsonak harremanetan jartzea. Euskadin ekintza honetan murgilduta daude gaur egun Bilbao hiria eta Bizkaiko Teknologi Parkea.

Autoz bidaiatzeko beharrezko agiriak

  • Gidatzeko baimena.

  • Autoaren zirkulazio-baimena.

  • Autoaren asegurua.

  • Ibilgailuaren azterketa teknikoa, hau da, IAT.

  • Europar Batasunetik kanpora ateratzen baldin bazara, gidatzeko nazioarteko baimena behar duzu. Bizkaian, ondorengo bulegoan eskura dezakezu baimena: Jesusen Bihotza enparantza, 5 -4º - 48011 Bilbao - Tel.: 944 421 300.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Norabidea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz