Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Aholkuak eta gomendioak : Edurretako lesioak

Eskia kirol atsegina da, baina baita arriskutsua ere eta lesio asko eduki daitezke kirol hori egiten den bitartean. Datuen arabera, lesio gehien lehenengo jaitsieran eta azken jaitsieran izaten dira. Lehenengo jaitsieran giharrak oraindik ongi berotu gabe daude, eta azkenengoan, berriz, nekatuegi. Horregatik, oso garrantzitsua da kirola egin aurretik ongi berotzea eta eskiatzen den bitartean ahalik eta gutxien nekatzea. Modu horretan, lesioak eta gihar-minak ekidingo dituzu. Eskiatzen duzunean zaindu itzazu gorputzeko ondorengo atalak.

Belauna: leku ahulena da. Lesio gehienak belaunean izaten dira. Izan ere, gorputzeko atal horrek jasotzen du gorputzeko pisu guztia eta aldaketa gogorrak izaten ditu. Zaindu itzazu ongi zure belaunak, min hartutako belauna oso arriskutsua eta ezegonkorra baita.

Hatz lodia: atal horretan izaten den lesioa oso ohikoa da. Erorketa bat izaten denean, behatza makilan kateatuta geratzen da eta orduan hartzen da min. Hatz lodiko tendinitisa eta artritisa ere oso ohikoak dira. Izan ere, behatzak presio handia egiten du makilan.

Burua: burua ongi erabiliz eskiatu behar da. Batzutan, ordea, ezin dira erorketak ekidin eta oso ohikoa da buruan golpea hartzea. Normalean, erorketetan golpeak eta zauriak izaten dira.

Bizkarra: tentsioan eta ariketa fisikoa egiten horrenbeste ordu igaro ostean, bizkarra nekatu egiten da eta luxazioak izan daitezke.

Ukondoa: ukondoa ere ohikoa baino gehiago erabiltzen da eta pixu gehiegikeriak izaten ditu.

Begiak: ez zara izango arrastorik ez geratzeko betaurrekorik gabe eskiatzen ibiltzen den horietakoa, ezta? Hobe duzu, zeren babesik gabe eskiatzeak bizitza guztirako arrastoa utziko baitizu. Gainera, elurraren islak aldi baterako itsualdiak eta sendatzen oso zailak diren lesio larriak eragin ditzake. Horregatik, betaurreko on batzuk edukitzeak berebiziko garrantzia du.

Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz