Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Haurdunaldiaren Borondatezko Etendura (HBE) : Nora jo?

Legean jasotako baldintzak betetzen dituzten eta osasun-asistentzia publikorako eskubidea duten emakume guztiei osasun-sistema publikoak finantzatuko die HBEa, baldin eta hala eskatzen badute.

HBEa egitea emakumeak eskatzen duenean, izapide hauek egin behar dira:

1. Emagin edo ginekologia kontsulta eskaintzen duen Osakidetzako osasun-zentrora -dagokionera- joatea.

2. Han, kartazal itxi bat emango diote, non informazioa emango zaion haurdun daudenentzat eta semealabak zaindu behar dituztenentzat dauden osasunlaguntza publikoei, sozialei eta ekonomikoei buruz; eta antisorkuntzari, sexu seguruari eta HBEaren aurreko eta osteko aholkularitzaren gaineko informazioa ematen duten zentroei buruz.

3. Osasun-zentroan, emaginak HBEaren eskaera telematikoki bidaliko du -behar bezala enkriptatua, dagokion Osasuneko Lurralde Zuzendaritzako Ikuskaritza Medikora, non prestazioa finantzatzeko baldintzak eta betekizunak egiaztatuko diren.

4. Handik, HBEa egiteko akreditatuta dagoen osasunzentro batera besteratuko da, emakumeak aukeratzen duenera. Aipatu zentroan sartzeari buruzko jarraibideak telefonoz jasoko ditu.
Legean eskatzen diren baldintzak betez gero, emakumeek zuzenean erabil ditzakete HBEa egiteko osasun-zerbitzu pribatuak. Kostua ordaindu beharko dute.

Iturria: Emakunde

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Kondoiak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz