Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Haurdunaldiaren Borondatezko Etendura (HBE) : Baldintzak eta eskakizunak

HAURDUNALDIA ETETEA, EMAKUMEAK ESKATUTA

A) Haurdunaldiaren lehenengo 14 asteetan: eskaera baino ez da egin behar, amatasunerako laguntza publikoei eta eskubideei buruzko informazioa duen kartazal bat jaso, eta, gutxienez, 3 egun igaro ondoren.

HAURDUNALDIA ETETEA, MEDIKUAK AHOLKATUTA

B) Haurdunaldiaren 22. astea gainditzen ez denean, emakumearengan edo umekian anomaliak edo gaixotasunak gertatzeko arrisku larria dagoenean.


C) Umekian bizitzarekin bateragarriak ez diren anomaliak antzematen direnean edo umekian oso gaixotasun larria eta sendaezina antzematen denean.

BETEKIZUNAK

• Osasun-zentro publiko edo zentro pribatu akreditatu batean egitea.
• Emakumearen edo bere legezko ordezkariaren berariazko eta idatzizko baimena edukitzea.


16 eta 17 urteko emakumeen kasuan ere emakumeari dagokio adostasuna, baina agiri bat aurkeztu beharko du, HBEa egiteko asmoaren berri legezko ordezkariren bati eman diola egiaztatzeko. Agiria emakumeak berak entregatu beharko die, legezko ordezkariren batekin batera, HBEa egingo dion osasun-zentroko langileei.

Gazteak medikuari alegatu diezaioke familian arazo larria, mehatxuak, derrigortzeak edo indarkeria sor litzakeela bere legezko ordezkariari jakinarazteak. Kasu horretan, behar diren txostenak jaso ondoren, medikuek baloratuko dute -idatziz eta emakumeak sinatuta duela- alegazioak funtsatuak diren edo ez.

HBEa egiteko kasu guztietan, osasun-zentroak behartuta daude intimitatea eta datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzera.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Kondoiak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz