Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Euskal Pilota : Zelan jokatzen da? Modalidadeak

ESKUPILOTA

Modalitaterik naturalena da. Eskua bera da pilotari kolpea eman eta paretara bultzatzen duena. Gaur egunean modalitaterik garrantzitsuena da eta hamaikatxo jarraitzaile ditu. Edozein motatako instalaziotan joka daiteke, baina horren arabera pilota aldatuta. Era berean, pilotariaren adina ere kontuan hartzen da pilota bat edo beste bat aukeratzeko.

PALAKO MODALITATEAK

Zenbait modalitatetan palak edo paletak (tamaina eta lodiera txikiagoko palak) erabiltzen dira pilota kolpatzeko elementu gisa. Erabilitako pilotak eta jokorako instalazioak zeresana izango dute palaren neurriak aukeratzean. Pala guztiak zurez egiten dira.

XISTERA BIDEZKO MODALITATEAK

Zesta punta da euskal pilota munduan gehien ezagutarazi duen modalitatea. Baina zesta puntak ez ezik, badira beste bi modalitate xisterak erabiltzen dituztenak: joko garbia eta erremontea. Zesta puntan pilota xisterarekin gera badaiteke ere, joko garbian eta erremontean ezin da hori egin, arinago ibili behar da.

SARE BIDEZKO MODALITATEAK

Euskal herritarrek berezko ezaugarria eman diote sokadun erraketen erabilerari: erraketetan txirikordatze teinkatua erabili ohi da; sareak, ordea, lasaiagoa erabiltzen du eta, ondorioz, ezinezkoa da pilotari ematea. Beraz, pilota jaso eta bota egiten da, erabat atxikitzeko aukera ematen ez duen mugimendu bakarrarekin. Eskumuturraren mugimendua berebizikoa da pilotaren abiadura eta efektu osoa transmititzeko.

MODALITATE ZUZENAK

Joko zuzenetan erabilitako eskularruak Orain artean, zeharka jokatzeko modalitateak aurkeztu ditugu, hau da, kolpetik kolpera pilota aurreko paretara bidaltzean oinarritzen direnak. Dena delarik, oraindik ere eusten zaizkie antzinako zuzeneko jokoei, taldeek aurrez aurre jarrita jokatzen dutenei. Euskal pilotaren zuzeneko modalitateak ondorengo hauek dira: pasaka (trinketean) eta laxoa eta errebotea (pareta bakarreko frontoian). Hiru modalitateotan eskularrua erabiltzen da pilotari emateko. Errebotean, xistera ere erabiltzen da.

Iturria: Euskal Pilota Federakuntza

Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz