Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Salerosketa Kontratua : Erosketa eta kontratua formalizatzeko zenbait aholku

Erosteko eskaintza egin baino lehen...

  • Argi izan behar duzu mailegua jasoko duzun ala ez.


  • Hipoteka bat eskatu baldin baduzu, etxea aldez aurretik tasatu beharko duzu.


  • Mailegua ziurtatzen dizun eskaintza lotzailea lortu behar duzu finantza entitatearekin.


  • Tasazioa egitean, bide batez, egizu etxebizitzaren azterketa teknikoa.



Jarrai itzazu honako pausuak:


1. Jabego titulua eskatu iezaiozu aurreko jabeari


2. Erregistroaren agiria eskatu, etxebizitzaren jabea nor den ziurtatu eta bere gaineko kargarik ez dagoela jakiteko.


3. Kargarik baldin badu, aurretiaz konpontzeko eska iezaiozu jabeari. Kontratuan idatziz dagoela ziurtatu ezazu.


4. Ordainketen gainean arreta jarri: komunitate gastuak, zergak, alokairuak.. Etxebizitza berrietan: bizi ahal izateko baimena, karga urbanistikoak, obrarako baimena... Aldez aurretik dena konpontzea eska ezazu, erosterakoan zure ardura bihurtuko baitira bestela.



Ez zaitez inola ere arriskatu eta den dena ondo idatziz jar ezazu kontratua sinatu baino lehen.

Etxea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz