Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Aholku batzuk... : Bekak, laguntzak... eskatzeko zenbait aholku

Administrazio publikoan beka, dirulaguntza edo bestelako tramite bat egin behar baduzu, hemen dauzkazu zenbait aholku:

Ez etsi lengoaia administratiboaren aurrean. Batzuetan ulertzea ez da batere erreza, baina ez da ezinezkoa. Zenbat eta azkarrago ohitu, orduan eta errazagoa egingo zaizu zure betebeharra. Onar ezazu! Bizitzan egin beharko duzun edozein kudeaketarako, etxebizitza bilatzetik, elkarte bat sortzera, langabezian zaudelako laguntzak eskatzetik pasatuz, zuretzat oraindik ezezaguna den hizkuntz hori menperatu beharko duzu.

Saia zaitez ulertzen, bila itzazu interneten hitz ezezagunen esanahia, galdetu senide eta lagunei...

Informazioa bilatzea, dokumentazioa lortzea, eskakizunak betetzea, ordutegiak eta bulegoak ezagutzea... Tramite ugari, pentsa ditzakezunak baino gehiago, Internet bidez edo telefonoz egin daitezke. Izan kontuan zure eskura dituzun baliabideak, alde batetik bestera bueltaka ez ibiltzeko!

Irakurri beti informazio guztia goitik behera, ulertzen duzun arte.

Jar zaitez dagokizun administrazioarekin harremanetan zalantza guztiak argitzeko.

Dokumentu guztiak gorde eta antolatzeko karpeta bat oso lagungarri izango zaizu, “inprimaki bat falta zait eta bihar bueltatu behar naiz ” sindromea ekiditeko ezinbestekoa da.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Tramiteak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz