Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Santimamiñeko koba Urdabaibain kokatuta dago.
Arkeologi hondeaketa nagusiak 1918. eta 1962. urteetan zehar izan zen. Ba al dakizu nork bultzatua?
Jose Miguel Barandiaran, Enrique Eguren eta Telesforo Aranzadik, hain zuzen.
Hori baino lehen, gazte-talde batek 1916. urtean aurkitu zuen kobako labar-santutegia; urtebete beranduago, H. Breuilek multzoa egiaztatu zuen; Behe Madeleine aldiko kronologia esleitu zion eta irudi berriak aurkitu zituen.
Pinturak:
Irudiak kobaren hiru eremutan banatuta ageri dira: pinturen ganberaren aurreko gelan, santutegian eta pinturen gela berrian. Guztira, ia berrogeita hamar irudi dira, ikatzez pintatuak edota grabatuak:
Nola heldu?
Bertara heltzeko Basondo auzoa bilatu behar dugu. Gernika-Lumoko ingurabidean, Lekeitiorantz joko dugu, BI 635 errepidetik Barrutiako biribilguneraino. BI 2238 errepidetik jarraitu eta Idokiliz auzoa igaro ondoren, eskuineko desbideratzea hartuko dugu BI 4244-tik, errepidea bukatu arte, Lezikako aparkalekuan.
Bisiten ordutegia:
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
Bisitaren iraupena, gutxi gorabehera: 90min.
Informazioa eta erreserbak:
Ordutegia: astelehenetik igandera, 10etatik 13:30etara eta 15etatik 19etara
Telefonoak: 94 465 16 57 eta 94 465 16 60