Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Hondartzak : Hondartzan zentzu handiz!

Garbiketa

  • Egokiro erabili paperontzi eta edukiontziak.

  • Eduki ezazu garbi hondartzan atzematen duzun tokia.

  • Ez jaurti freskagarri-latak edo botilak bezalako objektu zorrotzik.

  • Ahal baduzu, ez erre. Erretzen baduzu, ez estali areaz zigarrokinak. Ongi itzali eta gero bota paperontzira, edo lortu hondartzarako hautsontzi bat.

Elikadura

  • Hondartzan zaudela, jan itzazu jaki arin eta liserierrazak.

  • Bainatu baino lehen, itxaron ezazu liseriketa egiteko behar den denboraz (hiru orduz, baldin eta jatekoa astuna izan baduzu).

  • Uretara apurka-apurka sartu, lehenengo eta behin garondoa eta eskumuturrak bustiz.

  • Alkohola, beste gai bizigarri batzuk eta hondartza nahasten badituzu, koktela oso arriskutsua izan daiteke.

  • Zeure osasunaren eta ongi-zatearen mesederako, ez kontsumitu ez alkoholik ez drogarik.

Sorosleak

  • Baldin arazorik baduzu, jo ezazu sorosle eta hondartzainengana.

  • Uretan zein uretatik kanpo zaudela, egiezu kasu sorosle eta hondartzainen jarraibideei.

Eguzkia

  • Ez egon denbora askoan eguzkitan eta babes ezazu egokiro azala.

  • Edan ura sarri, deshidratazioari aurre egiteko.

  • Izan gogoan: eguzkiak erredura larriak eragin ditzake.

Animaliak

  • Higiene-arrazoiak direla-eta, hondartza guztietan txakurrak edo bestelako animaliak eramateko debekua dago.

Itsasoa

  • Itsasoan inoiz ere ez zaitez guztiz fidatu. Edonori gerta baitakioke indarrak txarto neurtzea.

  • Kontuz koltxoneta eta korronteekin!. Ez zaitez alferreko arriskutan ibili.

  • Bandera gorriak inolaz ere ezin daitekeela bainatu esan nahi du.

  • Bandera horiak kontuz bainatu behar dela esan nahi du.

  • Bandera berdeak arriskurik ez dagoela adierazten du.

Bainualdia

  • Hobe betaurrekoak eta belarrietarako tapoiak erabiltzen badituzu, konjuntibitisa eta otitisa ekiditeko.

  • Izan gogoan: ez da komeni inoiz ere toailarik, kremarik edo norberak erabiltzekoak diren beste objektu batzuk inori uztea.

Bizkaiko mapa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz