Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Hizkuntza bat ikasi : Aholkuak

Hizkuntza barri batek erralitate desbardinetako ateak zabalduko deutsuz, pentsateko era barriak, pertsona barriak eta bizi-esperientzia desbardinak.

Horretarako denborarik ez? Motibazinoa faltan? Ezin aurrera egin? Hizkuntza barri bat ikasteak gogoak eta denbora eskatuten dau. Baliteke hizkuntza bat ikastearen ideia hori zeurea bakarrik ez izatea. Zeure gurasoen ideia izan bada ere, zeuk ikasiko duzunez, zeure motibazinoa lantzea ezinbestekoa da.

Hizkuntza barri bat ikasteko "egin behar dot" esatetik "egin nahi dot" esatera pasatu behar zara. Horretarako, hizkuntzagaz maitemindu behar zara. Murgildu zaitez!. Etxerako lanak egitea eta klasera joatea ez da nahiko. Hizkuntza bat hori baino gehiago da, zorionez! Lehenengo momentutik ikasten zabilzen hizkuntza barri horretan bizitzeko pausuak emon eizuz.

Hizkuntzekaz, bizitzan gertatzen dan moduan, beldurrik, alferkeririk eta lotsarik ez da behar. Irakurteko, idazteko, entzuteko eta berba egiteko edozein aukera erabili eizu. Zertarako ikasi hizkuntza bat, erabilteko orduan lotsatzen bazara? Ikasten bazabilz, inork ez dau espero izango zeuk dena zuzen esaterik. Hizkuntzen funtzinoa komunikatzea da, beraz, akatsak normaltasunez hartu eizuz! Ahal dozun lasterren hasiz gero, zeure aurrerapausoetaz ohartuko zara.

  • Musika: ikasi eizuz hzikuntza horretan gustoko dozuzan kantuak, motibazinoa era naturalean lantzeko.
  • Aprobetxatu eizuz denbora tarteak -autobusean, trenean, itxaroten zagozanean...- berba barriak ikasteko. “Memory cards” erako txarteltxoak prestatu eizuz, alde batean idatzi gura dozuzan hitzak eta beste aldean esanahia. Jolas bat izango balitz lez erabili.
  • Irratia: nahiz eta askorik ulertu ez, irratia entzuteak belarriak zabalduko deutsuz, ulermena hobetuz.
  • Internet: hizkuntza guztietara ateak zabaltzen deuskuz, era guztietako edukinak eskainiz: bideoak, irratia, TV online eta gai interesgarrietako webguneak ere.
  • Umeentzako liburu eta ipuinak: ikasteko era paregabea da, esaldi laburrak erabiltzen dabezalako. Irudiek ere testuingurua ulertzen laguntzen dabe.
  • Zure sakelako telefonoan ere: telefonoaren hizkuntza alda ezazu, guztiz murgilduteko!
  • Zure maila hobetzen badoa, saiatu zaitez interesatzen jatzuzan gaiei buruz hizkuntza berrian irakurtzen. Sukaldaritza, kirola...

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Mundua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz