Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   BIDAIAK ETA IBILBIDEAK

Hegazkinez bidaiatzea : Jet lag-ari aurre egiteko aholkuak

Unibertsitate ikasle askok, arrazoi handiz, oporraldiak aprobetxatzen dabez euren lehen nazioarteko bidaiak egiteko. Gorengo hezkuntza mailara heltzean pertsona desbardinak ezagutzen dabez, askotan hurrunetik etorritakoak. Hurrun bidaiatu eta asagoko herrialde bat ezagutzeko arrazoi hoberik? Hegaldiaren ondoren, gazteek alokairuko autoan igo eta abentura hasi ohi dabe.

Halanda be, hainbat ordutako hegaldi baten ondoren, eta batez ere continentes aldatuz gero, askok eta askok jet lag-a jasaten dabe. Ordutegi aldaketaren gaizkia moduan ezaguna, jet lag-ak bidaiatzen eta era bortitzean ordutegiz aldatzen daben pertsonen %90a baino gehiagori eragiten deutse. Gaizki honet eragiten dauzan efektuetako batzuk egunean zehar logurea izatea, makaltasuna, haserregarritasuna, buruko minak eta baita buru gaitasunen aldi baterako murriztea dira.

Efektu horreetako bat ere ez da erosoa eta are gitxiago ikasleentzako alokairu zerbitzua kontratatuz gero. Segurtasuna beste ororen gainetik egon behar da, hortaz oso garrantzitsua da jet lag-ari aurre egiteko zenbait ideia argi izatea:

  • Aurretiaz prestatzea, ohi baino goizago edo beranduago lo eginez, ahalik eta lasterren ordutegi aldaketara ohitzeko. Pare bat gau lehenego lo-zikloa apur bat aldatzen bada, bisitatuko dan lurraldeko ordutegira egokitzea errazagoa izango da.
  • Hegaldian bertan ordua aldatzeak gure buruari ordutegiz aldatzea erraztuko deutsa. Aldaketa zenbat eta arinago egin hobe da, batez ere lurreratu aurretik, azken unean ordua aldatzeak shock bat eragin daike eta.
  • Helmugara egunez heltzekotan, eguzkiaren argipean alhalik eta denbora gehien igarotzea. Gauez heltzekotan, zuzen zuzenean lo egiten joatea.
  • Gorputza ondo hidratatuta mantzentzea. Bidaian zehar edari alkoholikoak edatea ekiditea.

Kontuan izan behar da jet lag-agaren eraginak handiagoak direla mendebaldetik ekialdera bidaiatzen danean, adibidez, Espainiatik Txinara.Gitxi gora behera, egun osoa behar da jatorri eta helmugaren arteko ordutegi aldaketara ohitzeko. Benetan ikasleentzako deskontu guztiez abantaila atera nahi bada oporraldian, urrutiko herrialde batean gorputzaren egokitzea erraztuko daben zenbait aholku martxan jartzea komeni da.

Sixt-en laguntzagaz

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz