Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Herri Kirolak : Aizkolaritza

Aizkolaritza tradizio handiko herri-kirola da. Izenak berak dinoen moduan, aizkora baten bidez neurri zehatz bateko enborrak ahalik eta denborarik laburrenean ebakitzean datza. Indar fisiko nabarmena eta zehaztasuna behar-beharrezkoak dira.

Antzinako, egurgile eta ikazkinek aizkoraz mendietan egindako lanetatik sortu zan kirol hau. Egurra eraikinak egiteko eta eguneroko bizitzan erregai moduan erabiltzen zan. Hemendik ahalik eta denbora gutxienean egurra moztearen beharra.

Normalean erabiltzen den materiala pago enbor barriak, berdeak, dira. Enborraren luzeera eta perimetroa honen araberakoak izango dira: 36 ontza (0,835 m ), 45 ontza (1,043 m), 54 ontza (1,252 m), 60 ontza (1,391 m), 72 ontza (1,669 m), 80 ontza (1,855 m) eta 108 ontza (2,504 m).

Aizkolariek erakusle eta laguntzaileen laguntza izan daikie. Hala ere, ezingo dabe izan aizkolari bakoitzeko laguntzaile eta erakusle bat baino gehiago. Erakusleak aizkorakada non eman behar dauan esan leikioke, horretarako, makila bat erabiliko dau. Laguntzaileak, aizkorak, eskuoihalak, edariak eta bestelako osagarriak eskura jarriko deutzaz aizkolariari.

Aizkolariek apustuak adosten dabez euren artean. Egurrari dagokiozan ezaugarriak zehazten dabez, baita ebagi beharreko enbor kopurua eta lodiera ere. Erronka horreek guztiak 30-60 bat minutuko iraupena daukie eta ekitaldi esanguratsu bihurtzen dira. Giroa ezin hobea izaten da. Zaleek apustuak egiten dabez, gustukoen daben aizkolariaren alde. Hori dela eta, emozioa bizi-bizi mantentzen da proba amaitu arte.

Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz