Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Herri Kirolak : Txingak

Kirol hau ere baserri mundutik datorku: esnea jaso ostean, baserritarra bezeroen etxeetatik banatzen joaten zan. Gaur egun esne-bidoiak eraman ordez, txingak eramaten dira. Joko honetan kirolariek esku bakoitzean txinga bat eroan eta ahalik eta distantziarik luzeena egin behar dabe denbora mugarik gabe.

Txingen pisua gazteen arteko lehiaketetan 35 kg-koa izango da; andrazkoenetan 25 kg-koa eta gizonek, ordea, 50 kg-ko piezak eraman beharko dabez. Txingak zilindrikoak izango dira, 30 zentimetrotako altueragaz, 16,30 zentimetrotako diametroagaz, eta helduleku lau bategaz. Lehiakideek, eskuak garbi izan beharko dabez.

Plazaren neurria 28 metrotakoa izango da. Parte hartzaileak, nahi daben erritmoan arituko dira eta lehiaketan zehar gelditzeko aukera izango dabe baina txingak lurrean utzi barik. Beti eskuetatik zintzilik eduki behar dabez gorputzaren beste atalik erabili barik. Kirolariak lehenengo txinga erortzen utzitako markara arte neurtuko da.
Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz