Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Herri Kirolak : Sega-proba

Euskal nekazarien eguneroko beharra da landetako belarra ebagitea gortan dagozen abereei jaten emoteko. Bizkortasunez egin behar dan jarduera da, bedarra ezin baitaiteke euriagaz busti. Testuinguru honetan sortzen dira auzokideen arteko lehiak, belarra ebagiten nor den trebeena erakusteko.

Herri Kirol honetan segalariek sega erabiliz espazio zehatz batzuen belarra ebagi behar dabe. Helburua da denbora zehatz batean ahalik eta bedar gehien ebagtea.

Belardiak ahalik eta antzekoenak izan behar dira baldintza berberetan lehiatzeko. Proba hasi baino ordu erdi lehenago belardi multzoak zozketatzen dira. Epaileak, zozketa hasi aurretik, alorrak zein ordenetan ebagiko diren adieraziko dau. Alor batetik bestera pasatu ondoren, segalaria ezin izango da aurrekora bueltatu. Era berean, alor bakoitzeko bedarra norabide eta norantza berean ebagi beharko dauz.

Bedarra biltzeko eta pisatzeko, segalari bakoitzak seiko taldea eramaten dau lehiaketara. Hauek proba hasi eta 10 minututara hasiko dira lanean eta 10 minutu beranduago ere amaituko dabe. Normalean proba guztiaren iraupena 60 eta 120 minutu artekoa izaten da.

Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz