Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Herri Kirolak : Fardo jasotzea eta fardoa botatzea

Lasto fardoak traktore eta lastategitik jeitsi eta igotzea baserritarren ohiko lana zan, eta hortik sortu dira fardo jasotzea eta botatzearen lehiaketak.


Fardo jasotzea

Lasto fardo bat altuera jakin batera denbora zehatz batean ahalik eta gehienetan altxatu behar da.

Andrazkoen lehiaketetan, fardoek 30 kg-tako pisua daukie; gizonezkoetan, berriz, 45 kg-koa. Haien altuera 50-60 zentimetro artekoa da; luzeera, 80-90 zentimetro bitartekoa eta zabalera 45-55 zentimetrokoa.

Kirolariak bi hankak lurrean daukazala hasiko dau ekitaldia. Altxaldi bat baliozkoa izan deiten, fardoak lurra, eta sokaren korapiloak polea jo behar dabe. Kirolariaren eskuak garbi egon beharko dira eta ezin izango dau gorputzeko beste atalik erabili fardoa altxatzeko. Parte-hartzaileak altxaldi bat gehiago egin beharko dau berdinketa egonez gero, hau hausteko.


Fardoa botatzea:

Sarde batez baliatuz, fardoa barra horizontal baten gainetik jaurtiki behar da. Altuerarik handienera botatzen dauanak, lehiaketa irabaziko dau.

Fardoak 12-13 kg pisatzen dauz eta normalean bi elkartzen dira kolpeei hobeto eusteko.

Zozketaz erabakiko da parte-hartzaileak zein ordenean arituko diren eta antolatzaileek aurretik gutxienezko altuera bat ezarriko dabe. Kirolariak hiru saiakera izango dauz altuera bakoitza gainditzeko; kale eginez gero, kanporatua izango da. Berdinketa badago, saioa hasi denetik saiakera gutxien eginez altuera gehien lortu dauanak irabaziko dau.
Herri kirolak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz