Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

KA1: Pertsonen mugikortasuna ikasketa arrazoiak direla eta : Gazte-trukeak

JARDUERAREN DESKRIBAPENA:

Gazte-trukeen bitartez herri desberdinetako gazte-taldeak bildu eta elkarrekin bizi daitezke 21 egunetan zehar gehienez.

Trukeak dirauen bitartean, parte-hartzaileek eurek trukea baino lehen diseinatu eta planifikatutako egitaraua garatuko dute (tailerrak, ariketak, eztabaidak, simulazioak, ekintzak toki irekietan...).

Gazte-trukeei esker, gazteek gaitasun desberdinak gara ditzakete, gizarte-gaiei buruzko sentsibilizazioa landu dezakete, kultura eta bizimodu berriak ezagutu ditzakete, parekoen arteko ikaskuntzaren bitartez batez ere, eta elkartasuna, demokrazia, adiskidetasuna eta abarren moduko balioak sustatzeko aukera izango dute.

Hezkuntza ez formalaren metodoak erabiliz burutzen da ikaskuntza. Europar Batasuneko zein Europar Batasunetik kanpoko herri desberdinetan kokatutako (programan parte hartzen duten herriak eta EB inguruko herriak) erakunde baten edo gehiagoren arteko lankidetzan oinarritzen dira trukeak.

ZER EZ DA GAZTE-TRUKETZAT HARTZEN?

Ikasketa-akademikoko bidaiak, onura ekonomikoak eragiten dituzten truke-jarduerak, turismotzat har daitezkeen truke-jarduerak, jaialdiak, opor-bidaiak, ikuskizun-tourrak.

MUGIKORTASUN ZEHATZEKO JARDUERAREN EZAUGARRIAK:

Deszentralizatua, erakunde eskatzailearen herrialdeko agentzia nazionalean aurkezten da.

HAUTAKETA-IRIZPIDEAK:

1. Erakunde parte-hartzailearen hautagarritasuna:
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundea, elkartea/GKE
  • Europar mailako erakunde aktiboa gazteen alorrean (Programaren gida, 257.or.)
  • Enpresa soziala
  • Toki-erakunde publikoa
  • Gazte-talde informala (adinez nagusia den taldeko kideetako bat izango da ordezkaria eta taldeko erantzulea)
Adibidez: (berariazko finantzaketa-arauak dituzten erakundeak)
  • Eskualdeko zein nazioko erakunde publikoa
  • Eskualdeen arteko elkartea
  • Lurralde-lankidetzako talde europarra
  • Erantzukizun sozial korporatiboa daukaten enpresak
Programan parte hartzen duen herri batean edo kidetutako inguruko herri batean kokatua
2. Nork aurkez dezake eskaera?
Programako herrialderen batean lekututako edozein erakunde zein talde parte-hartzailek egin dezake eskaera, egitasmoan sartuta dauden erakunde guztien izenean.
3. Erakunde eskatzaileen kopuru eta profila:
Herri desberdinetako bi erakunde gutxienez tartean sartzen dituen jarduera da hau, bata bidalketaz arduratuko da eta bestea harreraz.
Jarduerak programaren barneko herrialdeekin: guztiek izan behar dute programako herrialderen batenak.
Jarduerak EB inguruko herrialde kideekin. Batek gutxienez programako herrialde batena izan behar du eta beste batek EB inguruko herrialde kide batena.
4. Egitasmoaren iraupena:
3 hilabetetik 24 hilabetera.
5. Jardueraren iraupena:
5 egunetik 21 egunera, bidaia-egunak alde batera utzita.
6. Jarduera burutuko den tokia:
Jarduera erakunde parte-hartzaileetako baten herrialdean burutu beharko da.
7. Parte-hartzaileen hautagarritasuna:
Bidalketaz eta harreraz arduratuko diren erakundeak lekututa dauden herrietako 13 eta 30 urte bitarteko gazteak.
8. Parte-hartzaile kopurua eta talde nazionalen osaketa:
16 gutxienez eta 60 gehienez (taldeko burua(k) kontuan hartu barik) 3
Talde bakoitzeko 4 parte-hartzaile gutxienez (taldeko burua(k) kontuan hartu barik)
Talde bakoitzak buru bat izan behar du gutxienez (adinez nagusia)
9. Beste irizpide batzuk:
Gehien jota 2 eguneko iraupena (bidaiak kontuan hartu gabe) izango lukeen aldez aurretiko plangintza egiteko bisita aurreikusten da.
Parte-hartzaile kopurua: 1 talde bakoitzeko.
2 parte-hartzailera hel daiteke, hauetako bat jardueran parte hartzen ari den gaztea denean.

2014ko DEIALDIAK:

AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO
Martxoak 17, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
2014ko ekainaren 17tik abenduaren 31ra
Apirilak 30, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
Abuztuaren 1etik 2015eko otsailaren 28ra
Urriak 1, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko irailaren 30era

FINANTZAKETA-ARAUAK:

Bidaia
Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, zazpi kilometro-tarteren arabera.
10-99 km: 20 €
100-499 km: 80 €
500-1999 km: 170 €
2000-2999 km: 270 €
3000-3999 km: 400 €
4000-7999 km: 620 €
8000 km baino gehiago: 830 €
Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.
Laguntza antolaketari
Mugikortasun-jardueraren inplementazioari zuzenean lotutako edozein gastu.
Espainian, 34 € egun bakoitzeko eta parte-hartzaile bakoitzeko.
Laguntza beharrizan bereziei
Minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileei zuzenean lotutako gastu osagarriak.
% 100 gastu hautagarriak.
Ezohizko gastuak
Bisak, txertoak, bizileku-baimenak, planifikatzeko asmoz aldez aurretik parte-hartzaileek egindako bisitei dagozkien gastuak, aukera gutxiago duten gazteen parte-hartzea errazteko gastuak...
% 100 gastu hautagarriak.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Erasmus +
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz