Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

KA1: Pertsonen mugikortasuna ikasketa arrazoiak direla eta : Europako Boluntarioen Zerbitzua

JARDUERAREN DESKRIBAPENA:

EBZk aukera ematen die 17 eta 30 urte bitarteko gazteei euren konpromiso pertsonala adierazteko ordaintzen ez den boluntario-lanarekiko, lanaldi osoan, 12 hilabetetan zehar gehien jota, Europar Batasuneko zein Europar Batasunetik kanpoko beste herrialde batean. Boluntario gazteek aukera izango dute erakunde desberdinen eguneroko lanean laguntzeko. Burutuko duten lanak lotura zuzena dauka informazio eta gazte-arloko politikekin, garapen pertsonal eta gizarte-hezkuntzazko garapenarekin, gizarte-ongizatearekin, konpromiso zibilarekin, aukera gutxiago duten pertsonen inklusioarekin, ingurumenarekin, hezkuntza ez formaleko programekin, IKT eta alfabetatze digitalarekin, garapenerako lankidetzarekin, kulturarekin, sormenarekin, etab.

EBZ egitasmo batean euren lana banaka edo taldean egiten duten 1etik 30era bitarteko boluntarioek har dezakete parte.
Erakunde parte-hartzaileen ardurapean egongo dira ondorengoak:

  • Boluntarioei laguntza ematea ostatua, mantenua eta tokiko garraioa topatzen.
  • EBZren irizpide kualitatiboak errespetatzen dituzten zeregin eta jarduerak ematea, EBZren gutunean deskribatutakoari jarraiki.
  • Jarduerak dirauen bitartean, etengabeko laguntza linguistiko, pertsonal eta administratiboa ematea zereginei dagokienez.

EBZren jarduera batean parte hartzeak librea eta doakoa izan behar du, bidaia-gastuei bideratutako ekarpenak salbu (Erasmus+ programak emandako diru-laguntzak ez badu gastu osoa estaltzen) eta jardueraren inplementazioarekin harreman zuzena ez duten gastuak salbu.

Parte hartzen duten erakundeen laguntzaz gain, boluntario bakoitzak joan beharko du agentzia nazionalek eta SALTO baliabide-etxeek antolatutako ondorengo prestakuntza eta ebaluazio-jardueretara: prestakuntza heltzerakoan eta bitarteko ebaluazioa (6 hilabetetik gorako zerbitzuetan).

ZER EZ DA EBZ-TZAT HARTZEN?

Noizean behingo boluntariotza desegituratua denbora partzialean, praktika aldia enpresa batean, ordaindutako lan bat, aisialdi turistikoko jarduera bat, hizkuntza-ikastaro bat, eskulan merkearen esplotazioa, atzerrian egindako ikasketa aldi zein lanbide-heziketa.

MUGIKORTASUN ZEHATZEKO JARDUERAREN EZAUGARRIAK:

Deszentralizatua, erakunde eskatzailearen herrialdeko agentzia nazionalean aurkezten da.

HAUTAKETA-IRIZPIDEAK:

1. Erakunde parte-hartzailearen hautagarritasuna:
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundea, elkartea/GKE
  • Europar mailako erakunde aktiboa gazteen alorrean (Programaren gida, 257.or.)
  • Enpresa soziala
  • Toki-erakunde publikoa
Adibidez: (berariazko finantzaketa-arauak dituzten erakundeak)
  • Eskualdeko zein nazioko erakunde publikoa
  • Eskualdeen arteko elkartea
  • Lurralde-lankidetzako talde europarra
  • Erantzukizun sozial korporatiboa daukaten enpresak
Programan parte hartzen duen herri batean edo kidetutako inguruko herri batean kokatua.
2. Nork aurkez dezake eskaera?
Programako herrialderen batean lekututako eta aldez aurretik akreditatutako edozein erakunde parte-hartzailek egin dezake eskaera, egitasmoan sartuta dauden erakunde guztien izenean.
3. Erakunde eskatzaileen kopuru eta profila:
Herri desberdinetako bi erakunde gutxienez tartean sartzen dituen jarduera da hau, bata bidalketaz arduratuko da eta bestea harreraz.
Jarduerak programaren barneko herrialdeekin: guztiek izan behar dute programako herrialde batenak.
4. Akreditazioa:
EBZn parte hartuko duten erakunde guztiek akreditatuta egon behar dute. (Programaren gida, 228.or.).
5. Egitasmoaren iraupena:
3 hilabetetik 24 hilabetera
6. Jardueraren iraupena:
2 hilabetetik 12 hilabetera (hileko lehenengo astean heldu beharko da).
Gutxienez 10 boluntario dituzten egitasmoen kasuan ala aukera gutxiagoko gazteek parte hartzen duten egitasmoen kasuan, jardueraren iraupena 2 astetik 12 hilabetera izateko aukera dago.
7. Jarduera burutuko den lekua:
Programan parte hartzen duen herrialde bateko boluntarioak EBZ egin dezake programako herrialde batean edo EB inguruko herrialde kide batean. EB inguruko herri kide bateko boluntarioak EBZ egin dezake programako herrialde batean bakarrik.
8. Parte-hartzaileen hautagarritasuna:
Bidalketaz arduratzen den erakundea lekututa dagoen herrialdeko 17 eta 30 urte bitarteko gazteak.
Boluntario batek behin baino ezin du EBZ egin, gehien jota 2 hilabeteko iraupena izan duen EBZn parte hartu duten boluntarioak salbu.
9. Parte-hartzaile kopurua:
30 parte-hartzaile gehienez, egitasmo osorako.
10. Beste irizpide batzuk:
Gehien jota 2 eguneko iraupena (bidaiak kontuan hartu gabe) izango lukeen aldez aurretiko plangintza egiteko bisita aurreikusten da.
Parte-hartzaileak: pertsona 1 talde bakoitzeko. Parte-hartzaile kopurua bira hel daiteke, bigarren parte-hartzailea hautatutako boluntarioa bada.

2014ko DEIALDIAK:

AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO
Martxoak 17, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
2014ko ekainaren 17tik abenduaren 31ra
Apirilak 30, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
Abuztuaren 1etik 2015eko otsailaren 28ra
Urriak 1, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko irailaren 30era

FINANTZAKETA-ARAUAK:

Bidaia
Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, sei kilometro-tarteren arabera.
100-499 km: 180 €
500 -1999 km: 275 €
2000-2999 km: 360 €
3000-3999 km: 530 €
4000-7999 km: 820 €
8000 km baino gehiago: 1100 €
Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.
Laguntza antolaketari
Mugikortasun-jardueraren inplementazioari zuzenean lotutako edozein kostu
Espainian
  • Bi hilabete baino gutxiagoko iraupena duten egitasmoak: 18 € eguneko, boluntario bakoitzeko.
  • Bi eta hamabi hilabete bitarteko iraupena dituzten egitasmoak: 530 € eguneko, boluntario bakoitzeko.
Banakako laguntza
Espainian
  • Bi hilabete baino gutxiagoko iraupena duten egitasmoak: 4 € eguneko, boluntario bakoitzeko.
  • Bi eta hamabi hilabete bitarteko iraupena dituzten egitasmoak: 105 € eguneko, boluntario bakoitzeko.
Hizkuntzari dagokion laguntza
Bi eta hamabi hilabete bitarteko iraupena duten jardueren kasuan bakarrik:
Hizkuntzari dagokionez laguntza behar duen parte-hartzaile bakoitzeko 150 €, online plataforma nagusiak horretara bideratutako laguntza eskaintzen ez badu betiere.
Laguntza beharrizan bereziei
Minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileei zuzenean lotutako gastu osagarriak.
% 100 gastu hautagarriak
Ezohizko gastuak
Bisak, txertoak, bizileku-baimenak, planifikatzeko asmoz aldez aurretik parte-hartzaileek egindako bisitei dagozkien gastuak, aukera gutxiago duten gazteen parte-hartzea errazteko gastuak...
% 100 gastu hautagarriak

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Erasmus +
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz