Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

KA1: Pertsonen mugikortasuna ikasketa arrazoiak direla eta : Gazteria arloko langileen mugikortasuna (Youth Workers)

JARDUERAREN DESKRIBAPENA:

Jarduera honek laguntza ematen dio Gazteria arloko langileen garapen profesionalari, ondoren zerrendatuko diren ekintzetan parte hartuz:

a) Mintegiak, prestakuntza-ikastaroak, harreman-mintegiak, ikasketa-bisitak.

b) Jarduera profesionalen behaketa (job shadowing), Gazteria arloan modu aktiboan lan egiten duen erakunde batean.

MUGIKORTASUN ZEHATZEKO JARDUERAREN EZAUGARRIAK:

Deszentralizatua, erakunde eskatzailearen herrialdeko agentzia nazionalean aurkezten da.

HAUTAKETA-IRIZPIDEAK:

1. Erakunde parte-hartzailearen hautagarritasuna:
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundea, elkartea/GKE
  • Europar mailako erakunde aktiboa gazteen alorrean (Programaren gida, 257.or.)
  • Enpresa soziala
  • Toki-erakunde publikoa
  • Gazte-talde informala (adinez nagusia den taldeko kideetako bat izango da ordezkaria eta taldeko erantzulea)

Adibidez: (berariazko finantzaketa-arauak dituzten erakundeak)

  • Eskualdeko zein nazioko erakunde publikoa
  • Eskualdeen arteko elkartea
  • Lurralde-lankidetzako talde europarra
  • Erantzukizun sozial korporatiboa daukaten enpresak

Programan parte hartzen duen herri batean edo kidetutako inguruko herri batean kokatua

2. Nork aurkez dezake eskaera?

Programako herrialderen batean lekututako edozein erakunde zein talde parte-hartzailek egin dezake eskaera, egitasmoan sartuta dauden erakunde guztien izenean.

3. Erakunde eskatzaileen kopuru eta profila:

Herrialde desberdinetan lekututako bi erakunde parte-hartzaile gutxienez.
Jarduerak programaren barneko herrialdeekin: guztiek izan behar dute programako herrialde batenak.

4. Egitasmoaren iraupena:

3 hilabetetik 24 hilabetera.

5. Jardueraren iraupena:

2 egunetik 2 hilabetera, bidaia-egunak alde batera utzita.

6. Jarduera burutuko den lekua:

Jarduera erakunde parte-hartzaileetako baten herrialdean burutu beharko da.

7. Parte-hartzaileen hautagarritasuna:

Ez dago adin-mugarik. Bidalketaz eta harreraz arduratuko den erakundea lekututa dagoen herrialdekoak izan behar dute parte-hartzaileek.

8. Parte-hartzaile kopurua eta talde nazionalen osaketa:

50 parte-hartzailera arte (prestatzaile eta bitartekariak barne) jarduera bakoitzeko.

2014ko DEIALDIAK:

AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO

Martxoak 17, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan

2014ko ekainaren 17tik abenduaren 31ra

Apirilak 30, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan

Abuztuaren 1etik 2015eko otsailaren 28ra

Urriak 1, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan

2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko irailaren 30era

FINANTZAKETA-ARAUAK:

Bidaia

Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, zazpi kilometro-tarteren arabera.

100-499 km: 180 €
500 -1999 km: 275 €
2000-2999 km: 360 €
3000-3999 km: 530 €
4000-7999 km: 820 €
8000 km baino gehiago: 1100 €

Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.

http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/tools/distance_en.htm

Laguntza antolaketari

Mugikortasun-jardueraren inplementazioari zuzenean lotutako edozein gastu

Espainian, 61 € egun bakoitzeko eta parte-hartzaile bakoitzeko.
Gehienez 1100 € parte-hartzaile bakoitzeko.

Laguntza beharrizan bereziei

Minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileei zuzenean lotutako gastu osagarriak

% 100 gastu hautagarriak

Ezohizko gastuak

Bisak, txertoak, bizileku-baimenak, planifikatzeko asmoz aldez aurretik parte-hartzaileek egindako bisitei dagozkien gastuak, aukera gutxiago duten gazteen parte-hartzea errazteko gastuak...

% 100 gastu hautagarriak

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Erasmus +
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz