Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

KA1: Pertsonen mugikortasuna ikasketa arrazoiak direla eta : EBZ eskala handiko gertaeretan

JARDUERAREN DESKRIBAPENA:

Ekintza honen barnean kokatzen dira eskala handiko EBZko egitasmoak. Gutxienez 30 boluntario sartzen ditu europar mailako zein mundu mailako gazteria, kultura eta kirol arloko gertaeren markoan. Esaterako: Europako gazte hiriburua, Europako kultur hiriburua, kirolen bati dagokion Europako txapelketa, gazteriari buruzko mundu mailako foroa...

Honako fase hauek bereizten dira: egitasmoaren antolaketa, inplementazioa eta jarraipena.

Gertaerak dirauen bitartean boluntariotzaren (batez ere EBZ) balioa sustatzera bideratutako bestelako ekintza osagarriak sartzeko aukera dago, hala nola hitzaldiak, mintegiak eta topaketak.

EBZk aukera ematen die 17 eta 30 urte bitarteko gazteei euren konpromiso pertsonala adierazteko ordaintzen ez den boluntario-lanarekiko, lanaldi osoan, 2 hilabetetan zehar gehien jota, beste herrialde batean. Boluntarioek aukera izango dute Europa mailako zein nazioarteko gertaera baten eremuan antolatutako jarduera eta ekimenak martxan jartzen laguntzeko.

ZER EZ DA EBZ-TZAT HARTZEN ESKALA HANDIKO GERTAERETAN?

Noizean behingo boluntariotza desegituratua denbora partzialean, praktika aldia enpresa batean, ordaindutako lan bat, aisialdi turistikoko jarduera bat, hizkuntza-ikastaro bat, eskulan merkearen esplotazioa, atzerrian egindako ikasketa aldia zein lanbide-heziketa.

MUGIKORTASUN ZEHATZEKO JARDUERAREN EZAUGARRIAK:

Zentralizatua, Bruselan dagoen programako Agentzia Exekutiboan aurkezten da.

HAUTAKETA-IRIZPIDEAK:

1. Nork aurkez dezake eskaera?
Programako herriren batean dagoen edozein erakunde publiko zein pribatu. Horrez gain, gazteria, kultur zein kirol arloko Europako zein nazioarteko gertaeraren antolaketan zuzenean parte hartu behar du honek edo gertaera antolatzen duen erakundearekin hitzarmen formala idatzita izan behar du.
Gizabanakoek ezin izango dute diru-laguntzarik eskatu ekintza honen harira.
2. Egitasmoaren iraupena:
3 hilabetetik 12 hilabetera.
3. Jardueraren iraupena:
14 egunetik 2 hilabetera (bidaia-egunak alde batera utzita).
4. Jarduera burutuko den lekua:
Europako zein nazioarteko gertaera burutuko den programako herrialdean egin behar da.
5. Parte-hartzaileen hautagarritasuna:
Programako herrialderen bateko (gertaera burutuko den herrialdea alde batera utzita) edo EB inguruko herri kideren bateko 17 eta 30 urte bitarteko gazteak.
Boluntario batek EBZko eskala handiko egitasmo bakar batean parte hartu ahal izango du ERASMUS+ bizitzan zehar.
6. Parte-hartzaile kopurua:
30 parte-hartzaile gutxienez.

DEIALDIAK:

AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO
Apirilak 3, eguerdiko 12:00ak Bruselako orduan
Urte bereko urriaren 1etik hurrengo urteko uztailaren 31ra.

FINANTZIAZIOA:

Gehieneko finantziazioa egitasmo bakoitzeko
200.000 €
Bidaia
Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, sei kilometro-tarteren arabera.
100-499 km: 180 €
500 -1999 km: 275 €
2000-2999 km: 360 €
3000-3999 km: 530 €
4000-7999 km: 820 €
8000 km baino gehiago: 1100 €
Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.
Laguntza antolaketari
Espainian, 18 € egun bakoitzeko eta parte-hartzaile bakoitzeko.
Banakako laguntza
Espainian, 4 € egun bakoitzeko eta parte-hartzaile bakoitzeko.
Laguntza beharrizan bereziei
Minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileei zuzenean lotutako gastu osagarriak
% 100 gastu hautagarriak
Ezohizko kostuak
Bisak, txertoak, bizileku-baimenak, planifikatzeko asmoz aldez aurretik parte-hartzaileek egindako bisitei dagozkien gastuak, aukera gutxiago duten gazteen parte-hartzea errazteko gastuak...
% 100 gastu hautagarriak

JARDUERA OSAGARRIEN FINANTZIAZIOA:

Jardueraren gastuak
Egitasmoko jarduera osagarrien inplementazioarekin zerikusia duen edozein gastu, hala nola mintegien, topaketen, tailerren, zabalkunde-ekintzen, boluntarioen kultura arteko prestakuntzaren eta abarren antolaketa. Ez da pertsonal-gasturik aurreikusten.
Zeharkako gastuak: onuradunaren administrazio-gastu orokorrei (elektrizitatea, internet, lokalak, langile finkoak...) dagozkion egitasmoko gastu hautagarri zuzenen % 7 gainditzen ez duen kopurua oroharreko prezioan.
% 80 gastu hautagarriak

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Erasmus +
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz