Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

KA2: Berrikuntza eta Praktika onen trukerako elkarlana : Gazteria arloko elkarte estrategikoak

Elkarte estrategikoek aukera ematen diete hezkuntza, prestakuntza eta gazteria arloko erakunde aktiboei zein gizarte- eta ekonomia-esparru desberdinetan modu aktiboan lan egiten duten enpresa, erakunde publiko zein erakunde zibilei praktika berritzaileen inplementazioan elkarrekin lan egiteko, gazteen ikaskuntza eta lanean, erakundeen modernizazioan eta gizarte-eraberritzean arreta jarriz.
Elkarte estrategikoen egitasmo baten bizitza-zikloan zehar, normalean, jarduera-mota asko garatzen dira, garatu ahal diren jarduerei dagokien atalean azaltzen esaten den bezala.

HELBURUAK:

  • Gazteria arloan egiten den lanaren kalitatea hobetzen laguntzea.
  • Parekoen arteko lankidetza, sareko lana eta ikaskuntza erraztea.
  • Gaitasunen garapenean eta hauek onartuak izateko eta baliozkotzat jotzeko bidean laguntzea.
  • Enpresa-ekimenen garapena erraztea (sozialagoak diren esparrukoak barne hartuta).
  • Inklusioa,berdintasuna eta gazteen parte-hartzea erraztea, aukera gutxiago duten eta beharrizan bereziak dituzten pertsonen kasuan bereziki.
  • Erakundeen gaitasuna indartzea euren egitasmo eta sareen kudeaketari eta euren jardueren kalitateari dagokienez.

EKINTZA ZEHATZAREN EZAUGARRIAK:

Deszentralizatua, erakunde eskatzailearen Agentzia Nazionalean aurkezten da.

EKINTZAREN BARNEAN EGIN DAITEZKEEN JARDUERAK:

  • Praktika onen trukeak (erakundeen arteko lankidetza indartzen duten jarduerak).
  • Praktika berritzaileak (hezkuntza, prestakuntza eta gazteria alorrean praktika berritzaileen garapena, azterketa edo inplementazioa sustatzen duten jarduerak).
  • Gaitasunak baliozkotzat jotzea (ezagutzak eta ikaskuntza formal, ez formal eta informalaren bitartez bereganatutako trebetasunak aitortzeko eta baliozkotzat jotzeko bidean lagungarriak diren jarduerak).
  • Herritar aktiboak eta jarrera ekintzaileak sustatzen dituzten gazteen ekimen transnazionalak (gizarte-jarrera ekintzaileak barne hartuta). Ikusi programaren gidako 242.or.

HAUTAKETA-IRIZPIDEAK:

1. Erakunde parte-hartzailearen hautagarritasuna:
Edozein erakunde, elkarte, enpresa, kidetu gabeko gazte-talde... mota, bere parte-hartzeak egitasmoaren helburu orokorren barnean zentzua baldin badu betiere. Ikusi programaren gidako 97.or. Munduko edozein tokiko herrialde kideetako parte-hartzaileak egon daitezke, betiere hauen parte-hartzea egitasmoaren helburuekin bat badator.
2. Nork aurkez dezake eskaera?
Programako herrialderen batean lekututako edozein erakunde zein talde parte-hartzailek egin dezake eskaera, egitasmoan sartuta dauden erakunde guztien izenean.
3. Erakunde eskatzaileen kopuru eta profila:
Arau orokor moduan, programako 3 herri desberdinetako 3 erakunde gutxienez.
Gazteria arloko erakundeen kasuan, programako herri desberdinetako 2 erakunde gutxienez (gazteen erakunde bi ala gazteen bi talde informal).
4. Egitasmoaren iraupena:
6 hilabete eta 2 urte bitartean.
Ohiz kanpoko kasuetan, ekintza 6 hilabetez luza liteke, baina ekintzak jasotzen duen diru-laguntza ez da handituko.
5. Elkarte estrategikoak prestakuntza, irakaskuntza edo ikaskuntza-jarduerarik aurreikustekotan, ondorengo irizpideak errespetatu beharko ditu:
Jarduera hautagarriak:
  • Mugikortasun fisikoak eta birtualak elkartzen dituen iraupen txikiko (2 hilabete baino gutxiago) mugikortasun mistoa.
  • Iraupen handiko (2 eta 12 hilabete artean) gazteria arloko langileen mugikortasuna.
  • Iraupen txikiko (5 egun eta 2 hilabete bitartean) langileen prestakuntza-gertaerak.
Gazteria arloko pertsonal zein langileen iraupen handiko jarduerak programako herrialdeen artean baino ezin dira burutu.
Jarduera burutuko den lekua:
Jarduerak elkarte estrategikoan parte hartzen duten erakundeen herrialdeetan burutu beharko dira.
Parte-hartzaileen hautagarritasuna:
Aprendizak, prestakuntza praktikoko ikasleak (VET), helduak diren ikasleak eta gazteak, mugikortasun mistoan.
Irakasleak, maisu-maistrak, prestatzaileak, erakunde parte-hartzaileetan lan egiten duten hezkuntza- zein administrazio-langileak, gazteria arloko langileak.
6. Berariazko arauak eta informazio osagarria:
Programaren gida, 237-246.orr.

DEIALDIAK:

AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO
Apirilak 30, 12:00ak arte Bruselako orduan
2015eko irailaren 1etik otsailaren 28ra
Urriak 1, 12:00ak arte Bruselako orduan
2015eko otsailaren 1etik irailaren 30era

FINANTZIAZIOA:

Egitasmoaren kudeaketa eta inplementazioa (Egitasmoaren kudeaketa, prestakuntzarako material eta tresnak, lankidetza birtuala eta tokiko jarduerak, informazioa, sustapena eta zabalkundea)
Koordinatzailea den erakundearen ekintzei bideratutako ekarpena: 500 € hileko. -Parte hartzen duten gainerako erakundeen ekintzei bideratutako ekarpena: 250 €.
-2750 € hileko gehien jota.
Egitasmoaren barneko topaketa transnazionalak (Bidaia eta bizibide gastuei bideratutako ekarpena)
-100 eta 1999 km arteko distantzietarako: 575 € parte-hartzaile eta topaketa bakoitzeko.
-2000 km edo handik gorako distantziatarako: 760 € parte-hartzaile eta topaketa bakoitzeko.
-Gehien jota 23000 € urte bakoitzeko.
Emaitza intelektualak
Herrialdearen araberakoa da. Ikusi programaren gidako 105. orrialdea.
Gertaera biderkatzaileak
- 100 € gertaera burutuko den herrialdeko parte-hartzaile bakoitzeko.
- 200 € nazioarteko parte-hartzaile bakoitzeko.
- Gehien jota 30.000 € egitasmo bakoitzeko.
Ezohizko gastuak
Gastu hautagarrien % 75 eta 50.000 € gehienez.
Laguntza minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileen beharrizan bereziei
Gastu hautagarrien % 100.

Prestakuntza, irakaskuntza eta ikaskuntza jarduerei bideratutako gastu hautagarriak
Parte-hartzaileen bidaia (laguntzaileak kontuan hartuta), jatorritik jarduera burutuko den lekura arte, joan-etorria
- 100etik 1999 km-ra, 275 €
-1999 km-tik aurrera: 360 €
Banakako laguntzak (parte-hartzaileko)
- Irakasle eta gazteria arloko langileen prestakuntzaz arduratzen direnen epe luzeko mugikortasuna:
14 egunera arte: 90 € egun bakoitzeko
15 egunetik 60ra: 63 €/eguneko
61 egunetik 12 hilabetera:45 €/eguneko
Espainian aurkeztutako egitasmoen gastuak.
Langileen prestakuntzara bideratutako epe laburreko gertaerak: 14 egunera arte: 100 €/eguneko
15 egunetik 60ra: 70 €/eguneko
Edozein herrialdetan
Iraupen handiko jarduerak (ikaskuntza, programa trinkoak... helburu dituen mugikortasun mistoa)
14 egunera arte: 55 €/eguneko
15 egunetik 60ra: 40 €/eguneko
Edozein herrialdetan.
Hizkuntzari dagokion laguntza
2 eta 12 hilabete arteko jardueren kasuan bakarrik: 150 € Edozein herrialdetan.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Erasmus +
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz