Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

KA2: Berrikuntza eta Praktika onen trukerako elkarlana : Gaitasunak indartzea Gazteriaren arloan

Ekintza honek barne hartzen ditu programako herrialdeetan zein herrialde kideetan gazteriaren alorrean aktiboak diren erakundeen arteko elkarketa aldeaniztunetan oinarritutako nazioarteko lankidetza-egitasmoak. Hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko zein beste sektore sozioekonomikoko erakundeak tartean sar ditzake baita ere. Gazteriaren arloan gaitasunak indartzera bideratutako egitasmoetan programako herriek zein beste herri kideek parte har dezakete (ikusi programaren gidako 129. orrialdeko koadroa).

EKINTZA ZEHATZAREN EZAUGARRIAK:

Zentralizatua, Agentzia Exekutiboan aurkezten da.

EKINTZA HONEN EREMUAN ANTOLATUTAKO JARDUEREK HONAKOAK BETE BEHAR DITUZTE:

  • Gazteen erakundeen eta herrialde kideen botere publikoen arteko lankidetza estrategikoa sustatu behar dute.
  • Gazteen erakundeen eta hezkuntza zein prestakuntza arloko erakundeen eta negozioetako zein lan-merkatuko ordezkarien arteko lankidetza bultzatu behar dute.
  • Gazte-batzordeen, gazte-plataformen eta herrialde kideetan gazteriarekin zerikusi duten tokiko, eskualdeko zein nazioko botereen gaitasuna handitu behar dute.
  • Herri kideetako gazte-erakundeen kudeaketa, gobernantza, berrikuntzarako gaitasuna eta nazioartekotzea bultzatu behar dute.
  • Gazte-laneko praktikak sortu, probatu eta inplementatu behar dituzte. Esaterako: Gazteria arloko langileen eta prestatzaileen garapen sozial eta profesionalerako bitartekoak eta metodoak eta ikaskuntza ez formaleko metodoak (batez ere gaitasunak eskuratzea/hobetzea sustatzen dutenak, teknologia berrien erabileran alfabetatzeko trebetasunak barne).
  • Gizarteko egoera errealei dagozkien prestakuntza eta simulazio eskema praktikoen modu berriak, gazteekin lan egiteko modu berriak, ikaskuntza ireki eta malgua erabiltzeko estrategia nabarmena, mugikortasun birtuala, hezkuntza-baliabide irekiak eta informazio zein komunikazioaren teknologien ahalmenaren erabilera hobea.
  • Lankidetza, sareko lana eta kudeaketa eraginkorra errazten duten parekoen arteko ikaskuntza-jarduerak. Gazteria arloan lanean diharduten erakundeen nazioartekotze eta lidergoa.

INPLEMENTA DAITEZKEEN JARDUEREN ZENBAIT ADIBIDE:

  • Sareko lana eta praktika onen trukeak gazteria alorrean: mintegiak, hitzaldiak, tailerrak, topaketak...
  • Eskala handiko gazte-gertaerak.
  • Gazte-lanaren metodoen garapena: tresnak eta materialak.
  • Bitartekoei buruzko prestakuntza eta dokumentazioa. Esaterako: Youthpass.
  • Beste batzuk: (egitasmoari balio erantsia ematen badiote bakarrik)
    • Gazte-trukeak (programako herrialdeen eta herrialde kide hautagarrien artean)
    • Europako Boluntarioen Zerbitzua (herri kide hautagarrien artean)
    • Gazteria arloko langileen mugikortasuna (programako herrialdeen eta herrialde kide hautagarrien artean). Adibidez: gazteria arloko langileen parte-hartzea mintegietan, prestakuntza-ikastaroetan, harreman-gertaeretan, atzerriko ikasketa-bisitetan eta atzerriko behaketa-aldietan gazteria arloko erakunde aktibo batean.

EKINTZA BAKOITZAREN HAUTAGARRITASUN-IRIZPIDEAK:

1. Erakunde parte-hartzailearen hautagarritasuna:
Programako herrialderen batean edo herrialde kide hautagarriren batean lekututako erakunde publiko zein pribatua. Ikusi erakunde parte-hartzaileen zenbait adibide programaren gidako 131. orrialdean.
2. Nork aurkez dezake eskaera?
Irabazi-asmorik gabeko erakundea, elkartea, GKE (Europar-eremukoak barne). Nazio-mailako gazteen batzordeak.
- Tokiko, eskualdeko zein nazioko erakunde publikoa. Programako herrialde batean lekututa egon behar dute eta eskaera egin dezakete egitasmoan parte hartzen duten erakunde guztien izenean. Beste erakunde-mota batzuek parte har dezakete bazkide gisa. Eskatzaileak erakunde modura erregistratuta egon behar du gutxienez urte batez eskaera egiten duen momentuan.
3. Erakunde eskatzaileen kopuru eta profila:
3 herrialde desberdinetan lekututako 3 erakunde gutxienez tartean sartzen dituzten jarduera transnazionalak dira. Herrialdeei dagokienez, batek gutxienez programako herrialdea izan behar du eta beste batek herrialde kide hautagarria.
4. Egitasmoaren iraupena:
9 hilabetetik 2 urtera.
5. Irizpide osagarriak gazte-trukeen, EBZen eta gazteria arloko langileen mugikortasunen kasuan:
Iraupena:
-Gazte-trukeei dagokienez: 5 egunetik 21era (bidaia-egunak alde batera utzita).
- EBZri dagokionez: 2-12 hilabete bitartean.
- Gazteria arloko langileen mugikortasunari dagokionez: 5 egunetik 2 hilabetera (bidaia-egunak alde batera utzita).
Jarduera burutuko den lekua:
- Gazte-trukeei dagokienez: jarduera erakunde parte-hartzaileetako baten herrialdean burutu beharko da.
- EBZren kasuan: programako herrialde bateko boluntarioak jarduera burutu beharko du egitasmoan parte hartzen duen herri kideren batean.
Herrialde kide bateko boluntarioak jarduera burutu beharko du egitasmoan parte hartzen duen programako herriren batean.
- Gazteria arloko langileen mugikortasunari dagokionez: jarduera erakunde parte-hartzaileetako baten herrialdean burutu beharko da.
Parte-hartzaileen hautagarritasuna:
- Gazte-trukeei dagokienez: bidalketa zein harreraz arduratuko diren herrietako 13 eta 30 urte bitarteko gazteak.
- EBZren kasuan: bidalketaz arduratuko den erakundea lekututa dagoen herrialdean bizi diren 17 eta 30 urte bitarteko gazteak. Boluntario batek behin baino ezin du EBZ egin, 2 hilabete baino gutxiagoko iraupena izan duen EBZn parte hartu duten boluntarioak salbu.
- Gazteria arloko langileen mugikortasunari dagokionez: ez dago adin-mugarik. Parte-hartzaileek bidalketaz edo harreraz arduratuko den herrialdean bizi behar dute.
Parte-hartzaile kopurua:
- Gazte-trukeei dagokienez: 16 gutxienez eta 60 gehienez. Talde bakoitzeko 4 parte-hartzaile gutxienez (taldeko burua alde batera utzita).
- EBZren kasuan: 30 parte-hartzaile gehienez egitasmo osoan.
- Gazteria arloko langileen mugikortasunari dagokionez: 50 parte-hartzailera arte (prestatzaileak eta bideratzaileak kontuan hartuz, beharrezkoa denean) egitasmoaren barnean planifikatutako jarduera bakoitzerako.

DEIALDIAK:

AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO
Apirilak 3, 12:00ak arte Bruselako orduan
Urriaren 1etik 2015eko otsailaren 28ra
Irailak 2, 12:00ak arte Bruselako orduan
2015eko martxoaren 1etik 2015eko uztailaren 31ra

FINANTZIAZIOA:

150.000 € gehien jota egitasmo bakoitzerako
Jardueraren gastuak
Zeharkako gastuak: onuradunaren administrazio-gastu orokorrei (elektrizitatea, internet, lokalak, langile finkoak...) dagozkion egitasmoko gastu hautagarri zuzenen % 7 gainditzen ez duen kopurua oroharreko prezioan.
Egitasmoaren barneko jardueren inplementazioarekin zerikusia duen edozein gastu, hala nola IKTen gastuak, batzar transnazionalak, emaitza intelektualak eta egitasmoaren emaitzen zabalkundea, parte-hartzaileak mugikortasun-jardueretan prestatzeko edozein eginkizun. Pertsonal gastuak hautagarriak izango dira aldi bereko finantzaketa gisa bakarrik, guztizkoaren % 30 gehien jota.
Gastu hautagarrien % 80
Gazte-trukeei dagokienez:
Bidaia
Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, zazpi kilometro-tarteren arabera.
10-99 km: 20 €
100-499 km: 80 €
500 -1999 km: 170 €
2000-2999 km: 270 €
3000-3999 km: 400 €
4000-7999 km: 620 €
8000 km baino gehiago: 830 €
Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.
Laguntza antolaketari
Mugikortasun-jardueraren inplementazioari zuzenean lotutako edozein gastu
Espainian, 34 € egun bakoitzeko eta parte-hartzaile bakoitzeko
Laguntza beharrizan bereziei
Minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileei zuzenean lotutako gastu osagarriak
% 100 gastu hautagarriak
Ezohizko gastuak
Bisak, txertoak, bizileku-baimenak, aukera gutxiago duten pertsonekin zerikusia duten gastuak
% 100 gastu hautagarriak
EBZren kasuan:
Bidaia
Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, sei kilometro-tarteren arabera.
100-499 km: 180 €
500 -1999 km: 275 €
2000-2999 km: 360 €
3000-3999 km: 530 €
4000-7999 km: 820 €
8000 km baino gehiago: 1100 €
Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.
Laguntza antolaketari
Mugikortasun-jardueraren inplementazioari zuzenean lotutako edozein gastu (parte-hartzailearen mantenua alde batera utzita)
Espainian, 530 € egun bakoitzeko eta boluntario bakoitzeko

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Erasmus +
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz