Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Jarduera honek bizitza demokratikoan gazteek duten parte-hartzea sustatzen du eta gazteria arloko politiketan egindako lan berriaren eremuko elkarrizketa egituraturako ezarritako gai eta lehentasunetan oinarritutako alderdiei buruzko eztabaida babesten du. Elkarrizketa egituratu izena erabiltzen da gazteen eta gazteria arloko politiken ezarpena erabilgarria izateko emaitzak lortze aldera aipatutako politikak diseinatzeko ardura dutenen arteko eztabaidak izendatzeko. Eztabaida lehentasun batzuen eta egitarau baten arabera egituratzen da. Hainbat gertaera hartzen ditu bere gain, esaterako, gazteek elkarren artean eta gazteria arloko politikak diseinatzeko ardura dutenekin, gazteria arloan aditu direnekin eta gazteria arloko botere publikoekin eztabaidatu eta adostasunak lortzen dituzte.
EKINTZA BAKOITZAREN HAUTAGARRITASUN-IRIZPIDEAK:
Erakunde parte-hartzailearen hautagarritasuna:
|
Programan parte hartzen duen herri batean edo kidetutako inguruko herri batean kokatua
|
---|---|
Nork aurkez dezake eskaera?
|
Programako herrialderen batean lekututako edozein erakundek egin dezake eskaera, egitasmoan sartuta dauden erakunde guztien izenean.
|
Erakunde eskatzaileen kopuru eta profila:
|
Nazioarteko batzarrak: bi herrialde desberdinetako bi erakunde gutxienez eta hauetako batek gutxienez programako herrialderen batean lekututa egon behar du.
Batzar nazionalak: programako herrialderen bateko erakunde bat.
|
Egitasmoaren iraupena:
|
3 hilabetetik 24 hilabetera.
|
Jarduera burutuko den lekua:
|
Jarduera erakunde eskatzailearen herrialdean burutu beharko da.
Salbuespena: gazteria arloan lan egiten duten Europako erakunde aktiboen kasuan, jarduerak egitasmoan parte hartzen duten programako edozein herrialdetan burutu daiteke.
|
Parte-hartzaileen hautagarritasuna:
|
Bidalketa eta harreraz arduratuko diren erakundeak lekututa dauden herrietako 13 eta 30 urte bitarteko gazteak.
Arduradun politikoak. Ez dago adin-mugarik ezta murrizketa geografikorik, egitasmoak gazteria arloko politiketan adituak direnen parte-hartzea aurreikusten badu.
|
Parte-hartzaile kopurua:
|
30 gazte gutxienez
|
DEIALDIAK:
AURKEZTEKO AMAIERA-DATA
|
DATA HAUEN ARTEAN HASTERA DOAZEN EGITASMOETARAKO
|
---|---|
Apirilak 30,
eguerdiko 12:00ak Bruselan
|
2014ko abuztuaren 1etik 2015eko otsailaren 28ra
|
Urriak 1, eguerdiko 12:00ak Bruselan
|
2015eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era
|
Lehentasuna izango dute "Gazteria" kapituluaren sarreran azaldutako lehentasunen bat ala bat baino gehiago helburu dituzten egitasmoek.
EKINTZAREN BARNEAN EGIN DAITEZKEEN JARDUERAK:
FINANTZAKETA-ARAUAK:
Bidaia
|
Kalkulua parte-hartzaile bakoitzeko, zazpi kilometro-tarteren arabera.
10-99 km: 20 €
100-499 km: 80 €
500 -1999 km: 170 €
2000-2999 km: 270 €
3000-3999 km: 400 €
4000-7999 km: 620 €
8000 km baino gehiago: 830 €
Ikusi Europako Batzordearen distantzien kalkulagailua.
|
---|---|
Laguntza antolaketari
|
Mugikortasun-jardueraren inplementazioari zuzenean lotutako edozein kostu
Espainian, 34 € egun bakoitzeko eta parte-hartzaile bakoitzeko.
|
Laguntza beharrizan bereziei
|
Minusbaliotasunen bat duten parte-hartzaileei zuzenean lotutako gastu osagarriak
% 100 gastu hautagarriak
|
Ezohizko kostuak
|
Gazteei egindako galdeketekin (online) eta iritzi-inkestekin zerikusi duten gastuak, ekintza honetan parte hartzeko beharrezkoa balitz. Bisak, txertoak, bizileku-baimenak.
% 100 gastu hautagarriak (Baldintzazkoa: eskaeran justifikatu beharra dago).
|