Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Tokiko Administrazioa : Arratia: Aktibau egizu zeure bilaketea!

Langabezian bazagoz edo lana hobetu eta orientazinoa jaso gura badozu, Arratiako Udalen Mankomunitateak, Lanbide eta Galdakaoko Behargintzaren laguntzagaz, hona joateko aukera emoten deutsu:

Galdakaoko Behargintza
Zabalea auzoa, 35 - Galdakao
T. 94 401 05 80 (eskatu hitzordua)
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Amorebieta-Etxanoko Enplegu Zentroa
Konbenio kalea, 12 - Amorebieta-Etxano
T. 94 630 00 02 - Luz. 462 (eskatu hitzordua)
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Erakunde horreetatik, enplegua bilatzen lagunduko deutsue autokonsultarako tresnakaz eta orientazino arloko teknikariekaz. Taldekako tailerrak egingo dira be, eskuragarri dagozan tresnak nola erabiltzen diren ikasteko. Orientazino zerbitzua eskaintzen dabe, helburu
honeetarako:

  • Orientazino indibiduala.
  • Alkarrizketak prestatzea.
  • Norberaren kontura egin beharreko jardueretarako orientazinoa (autoenplegua).
  • Lanbideko trebakuntza-ikastaroetan izena emotea.
  • Lan-eskaerako alkarrizketak aldatzea.
  • Enpleguaren bilaketa aktiboa.
  • Informazino profesionala.

Gainera, Galdakaoko Behargintzan, enpresa-ideiaren bat edo autoenplegurako ideiaren bat daukazuen personek laguntza eta aholkularitza teknikoa jasoko dozue:

  • Ideiaren azterketa eta bideragarritasun plana egingo dira.
  • Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza.
  • Proiektua martxan jartzeari buruzko orientazinoa.
  • Kudeaketa arloko trebakuntza.
  • Enpresaren jarraipena, sendotzen dan arte.
  • Enpresaren kudeaketaren arloko gaitasunei buruzko trebakuntza-ekintzak.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz