Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

Atzerrian lan egitea... : Au Pair

Atzerrian lan egiteko eta hizkuntzak ikasteko aukera interesgarri bat izan daiteko Au Pair lana bilatzea. Ez dakizula nondik hasi? Ba hementxe daukazuz proposamen batzuk...

OHAR GARRANTZITSUA: ez bidali inola ere dirurik, bankuko daturik ezta txartelaren informaziorik. Webgune honeek sarean dagozan eredu batzuk baino ez dira, baina ezin dogu prozesuaren segurtasuna bermatu.

aupair.com webguneak familia bilatzeko erreztasuna emoten deutsu au pair moduan lan egin daizun. Herrialdearen arabera, epearen arabera, hasiera dataren arabera... bilatu daikezu haur zaintzan lan egiteko etxe bat. Gainera, modu errez batean ikusi daikezu familiak bilatzen dauan profila eta zure bat datozen, baita hizkuntzak ikasteko izan daikezuzan aukerak ere.

aupair-world.net webguneak ere familia bilatzeko erreztasuna emoten deutsu. Zure generoa eta herrialdea jarri eta bilatu nahi dozun herrialdea aukeratu. Horren arabera, zure profilagaz bat egin daikien familiak aurkezten jatzuz.

au-pair-box.com webgunea beste aukera bat da au pair moduan lan egiteko familia bilatzeko. Inskribatu egin zaitekez zure datu eta lehentasunak jarriz eta hortik aurrera familia bilatzera! Gainera, udako lanak bilatzeko aukera ere emoten deutsu, 3 hilabete baino gitxiagoko lana bilatzen bazabilz.

aupairconnect.com beste aukera bat familia bilatzeko. Inskribatu egin zaitekez familien datuak ikusi ahal izateko. Inskribatzean, zure datu eta lehentasunak jarriz bilaketa zehaztasun gehiagoz egiteko aukera daukazu..

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz