Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GIZARTE GAIAK ETA BOLUNTARIOTZA

Indarkeria Sexista : Autodefentsa feminista

Autodefentsa feminista ez da defentsa pertsonalerako ikastaro bat, indarkeria sexista somatu eta honi aurre egiteko ikastaroa baino.

Autodefentsa feministaren planteamendua erasoen aurkako taldeetan eta talde feministetan hasi zan 1987 urtearen inguruan.

Emakumeek euren defentsaren protagonismoa eskuratu behar ebenaren jabetzearekin batera hasi zan, biktima pasiboak izateari izteko nahiagaz piztu zan. Estereotipo faltsuak apurtzearen asmoagaz sortu zan, zeinetan emakumeak sexu ahula diren eta ezin diren euren kabuz defendatu. Baina ikastaro honeek ez dira nahi horren amanera, hausnarketarako abiapuntua baino, indarkeria sexistaren inguruan hausnartu eta borrokan aritzeko hazia.

Testuinguru honetan, Maitena Monroy-k (Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren kide denak) Granada 2009-an egindako hitzaldia atxikitzen deutsugu. Maitenak 20 urte baino gehiago daroaz autodefentsa feminista ikastaroak emoten, bai Euskal Herrian zein Estatu mailan eta nazioartean. Bere blogean bere ikastaroen programa, ikastaroak emongo dauzan lekuen zerrenda... ikusi daikezuz.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Bardintasuna
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz