Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   INGURUGIROA

Parke ekologikoak : Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa

Bengola Natur Energia Lea Ibarraren eta Lea Ibilbidearen mutur batean kokatzen da, "LEA: Ingenio & Natura" osotasunaren atal bat delarik, kultura eta natura turismoaren ideia garatzeko ardatz dinamizatzailea, osotasun turistiko baten atal bat.

Oiz mendiaren magalean kokatzen da zentroa, eta bertako parke eolikoak egiten dute besteak beste bere kokalekua ezin egokiagoa.

Bengola Natur Energia interpretazio zentroaren helburu bakarra ez da bisitariei energia berriztagarriak nola lortzen diren, beraien garrantzia, etab. azaltzea, hortaz haratago doalarik eta asko direlarik helburuak. Hauek besteak beste:

- Energia berriztagarri desberdinak ezagutzera ematea.
- Energia garbien erabilera iraganean: errota eta burdinolen funtzionamendua.
- Lea Ibilbidearen interpretazioa.
- Lea bailararen interpretazioa: Ondarea, pertsonaiak,...

Zentroa bisitatzeko aukeraz gain, ikasitakoa praktikan jartzeko tailer desberdinak egiteko aukera ere badago bisitarien eskura.
Bengola Natur Energia interpretazio zentroa atal desberdinetan banatuta dago, bakoitza bere berezitasunekin eta informazio bereiztuarekin:

- Turbina hidraulikoa
Eraikinaren sotoan dago kokatuta turbina hidraulikoa, berau, taldeen bisitak daudenean martxan jarriko da uraren bitartez elektrizitatea nola sortzen den azaltzeko.
- Energia berriztagarrien gela:
Gela honetan energia berriztagarri desberdinak lortzeko modu desberdinak azaltzen dira: Hidraulikoa, eolikoa, fotovoltaikoa, termikoa, biomasa, geotermikoa, ...
- Leako altxorren interpretazio gela:
Gela honetan Lea bailaran hain oparoak izan diren burdinola eta erroten funtzionamendua azaltzen da, baita bailaran barrena aurki dezakegun ondarearen berri ere.
Lea Ibilbideak ere badu bere garrantzia gela honetan, bertan azaltzen delarik nondik norakoa, zer ikusi, etab.
- Erreflexio gunea:
Gune honetan energiaren historian sakontzen da, erreflexiorako gonbite bat eginez.
- Teilatua:
Teilatuan alde batetik eguzki plaka fotovoltaikoak daude ikusgai eta bestetik parkea eta oizeko parke eolikoa interpretatzeko panelak.

Ordutegia:

Uztaila eta Abuztua.

Ordutegia:

Goizez: 10:30 - 14:00.
Arratsaldez: 16:00 - 19:00.

Asteartetik - Ostiralera:
Taldeak (hitzordua aldezaurretik hartu behar da).

Astelehenetan:
ITXITA.

Informazio Gehiago:

Telefonoa: 649 795 484 - 650 124 729.
E-maila: bengolanaturenergia@live.com

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

La Arboleda
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz