Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Aholkuak eta gomendioak : Mens sana in corpore sano

Elikadurak rol oso garrantzitsua jokatzen dau bizitza osasuntsu bat eroateko orduan. Horregatik hemen daukazu zure dietan ezinbestekoak diran jakiak (elikadura osasuntsuaren piramidea):

elikadura osasuntsuaren piramidea


Elikadura osasungarri baten oinarriak:

1) Ez azukre (freskagarri, gozoki...) ezta koipe (frijituak, gurinak, margarinak, opilak, txerrikia, hegaztien azala, fruitu lehorrak, ...) askorik hartu. Kontuz ibili trans koipeekin. Oliba eta ekilore-olioa erabili eta animalien koipeen kontsumoa murriztu.

2) Karbohidrato gehiago hartu eizuz. Pasta, arroza, zerealak, ogia eta patata egosiak dira karbohidrato iturri, besteak beste.

3) Ez ahaztu fibrak rol garrantzitsua daukala gure elikaduran. Ia ez du kaloriarik eta asebetetzen gaitu. Fibra duten hainbat jaki dauz: barazki guztiak, frutak, lekaleak, ogi integralak, zahia, zereal integralak, etab.

4) OME (Osasunaren Mundu Erakundea) -ren arabera, proteinek gure dietaren %15a suposatu beharko leukie. Haragi, arrain, lekale, arraulza eta esnekietan aurkitzen dira proteinak, besteak beste.

OMEk argitaratutako datuak


5) Fruta eta barazki ugari kontsumitu eizuz. Gutxienez egunero 5 ale fruta eta barazki hartu beharko geunkez, gorputzak dituen bitamina eta mineral falta asetzeko.

6) Kontuz gatzarekin eta ura edan eizu! Egunero 1,5 eta 2 litro arteko ur kopurua edatea gomendatzen da.


6 puntu honek zure dietaren eredutzat hartu eta betiko ohitura bihurtu eizuz. Ez hartu sakrifiziotzat eta ez praktikatu bakarrik denboraldi batean, adibidez udaren bezperatan gagozanean. Azkenik, gogoratu eizu guzti hau betetzeaz gain, egunero gitxienez ordu batez ariketa fisikoa egin beharko zeunkeala.
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz